Aida errefuxiatu gunetik lehen kronika

Laukote brigadista Jerusalemen elkartu zen abuztuaren 8an Lehen hitzordua Kazetari internazional batekin izan zuten. Elkarrizketa luze bat izan ondoren Palestinaren egoera eta historiko orokorrari buruz idei batekin Bethlehemerako bidea hartu zuten autobusea. Errefuxiatu guneko bizitza nolakoa den jakin nahi? Irakurri brigadistek bidali diguten kronika:

20 urte eta gero, herriak ez du ahazten!

Igandean, abuztuak 24, 20 urteko beteko dira Euskal Herria eta Uruguay besarkada solidario batek batu zituela. Horregatik, beste urte batez, Bilbon batu eta bi herrion memoria, elkartasun eta borroka omentzeko ekitaldia antolatu dugu Ahaztuak eta Askapena antolakundeok elkarlanean.

* beherago gazteleraz/abajo en castellano

1994ko abuztuaren 24 hartatik 20 urte igaro dira. Egun hartan Euskal Herriak bere historiako elkartasun erakustaldirik handienetakoa jaso zuen. Uruguayar herriak Montevideoko Filtro erietxean espaniar tortura eta espetxera estraditatu ez zitzaten gose greban zeuden 3 euskal militanteri masiboki lagundu zion kaletik. Egun hartan, elkartasun internazionalistak eman duen mobilizazio historikoa egin zen, eta uruguayarrek, diktadura bukatuz geroztik gertatu gabeko errepresioa pairatu zuten. Polizia zaldi gainean herritarrak borraz jipoitzen, bala-tiroak nonahi... holakoa izan zen Madrilen aginduetara lanean ari ziren estatuko aparato errepresiboek Uruguayko herri solidarioari eman zion zigorra. Ehunka zauritu eta atxilotu, eta bi kide erailak -Roberto Facal eta Fernando Morroni- izan ziren ondorio dramatikoak. Geroztik, egun hartako errepresioa "Filtroko sarraskia" bezala izendatzen dute.

Maputxe herriaren aurkako inperialismoaren eragin suntsitzailea

XXI.mendean inperialismoaren eragin zitalak bere atzaparren bidez herriak, lurrak, kulturak etab. zapaldu nahian jarraitzen du. Maputxe herriak bizi izan duen suntsipen honen adibide eta estrategiak ezagutu dituzte euskal brigadistek.

Santa Cruzetik Boliviako errealitatearen argazki orokor bat

Bolivian aurkitzen diren brigadistek Santa Cruzeko egonaldia amaitu beri dute. Egun guzti hauetan hamika bilera izan dituzte eta borroka, aldarrikapen eta esperientzia ugari batzeko aukera izan dute. Boliviar errealitatearen argazki orokor jaso dutela esan genezake beraz. Nondik hasi ordea? Bada oinarrizko ideietatik: nondik dator Boliviaren existentzia? Hona hemen brigadistek jasotakoa:

Orriak