Venezuelako etxebitzita politika mintzagai bihar Arrasaten

Arrasateko Askapenak, "Circulo Bolivariano La Puebla"-k, "Euskadi-Cubak", eta "Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoienak" antolatuta, hitzaldia eskainiko du Yolanda Rojas Urbinak Arrasaten. Venezuelar Errepublika Bolivarianoko konsul generala da Yolanda Bilbon. Venezuelako Gobernuaren etxebizitza politika eta Gran Mision Vivienda Venezuela zertan datzan azalduko du Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan. Hitzordua MArtxoaren 24an, astelehena, 19:00tan izango da.

Euskal Herrian, Kaleratzeak egunerokoa diren bitartean, Venezuelan, gobernua herritarrekin duen zorra kitatzen ari da. Horren adibide da "Gran Mision Vivienda Venezuela" non 3 urtetan 500.000 etxebizitza eraiki dituzten, aterbe gabekoei emateko.

Ez da kasualitatea inperialismoaren begipuntuan egotea venezuela. Orain ere estatu kolpe txikien bitartez ezarri nahi dute faxismoa. Horregatik da hain beharrezkoa, Euskal Herritik ere gure babesa eta elkartasuna adieraztea iraultza bolibariarrari.

Atzera baino aurrera begira jarri eta aurretzea dagokigu

Pasa den ostiralean Groseko Kortxoenea Gaztetxean anti-OTAN eguna ospatu genuen. Orain 28 urte, 1986ko martxoaren 12ko erreferendumean Euskal Herriak argi adierazi zuen bere hitza: OTANi ez! Horregatik OTAN zein inperialismoaren aurkako borroka gogora ekarri nahi izan dugu eta beraz hitzaldi batekin ekin genion ekimenari.

Iñaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren eskutik atzera begira jarri ginen eta OTAN jaio zenetik gaurdainoko bilakaera azaldu ziguten. Bereziki Euskal Herriko nahiz Espainiako alderdi ezberdinek izaniko jarrera eta hartutako erabakiak azaldu zizkiguten, eta nola ez, baita jendartean zabaldutako mugimendu eta borrokak ere.

Gaur anti-OTAN jaialdia Kortxoenean Gaztetxean

Askapenatik atzoko ideia eta egitasmoak gure egin nahi ditugu, herriok ez dugulako ahazten. Eta orain 28 urte euskal herriak eginiko hautua, hartutako hitza lantzen eta borrokatzen jarraitu nahi dugu biharko egunez martxoaren 12a OTAN zein inperialismoaren kontrako borrokan erreferente bilaka dadin.

Horretarako borroka eta garai hurak gogoratzetik ekin nahi izan dugu ikasturte honetan eta OTAN zein inperialismoaren aurkako mugimendua gurera ekarri, gaur gaurkoz Euskal Herriaren hitzak zapaldua izaten jarraitzen duela ulertzeko.

Estatu golpea gatzetsi eta Venezuelako iraultzari elkartasun adierazpenak Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragile sozialok deituta hainbat lagun batu gara Bilbo, Donostia eta Gasteizen antolatutako elkarretaratzeetan Venezuelan garatzen ari den eraldaketa prozesuaren alde egin eta bereziki azken aldian ultraeskuindarrek Estatu Batuen laguntzarekin eman nahi duten estatu kolpea gaitzesteko. Egoerak bultzatuta Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko, demokratikoki hautatutako gobernuarekiko eta   bereziki iraultza bolivartarrari.

Hemen dituzue eskura "No al golpe de estado #Venezuela aurrera!" lemapean Bilbo, Donostia eta Gasteizen burututako elkarretaratzeen argazkiak:

 

Orriak