Sakanako udalek Israeli boikot aktiboa egitera deitu dute

Atzoko egunez, maiatzaren 14an Arbizuko udaletxean ekitaldi berezia bezain ederra antolatu zen. Bertan bildu ziren Arratsaldeko 19:00etan besteak beste; Altsasu, Lakuntza, Iturmendi, Arbizu, Uharte Arakil, Etxarri, Arruazu, Bakaiku eta  Olaztiko udal ordezkari eta alkateak.

Ekitaldiari hasiera Adel Abou Salem errefuxiatu palestinarrak eman zion. Libanon bizi diren palestinarren egoera azaltzeaz gain, Euskal Herriak eta Sakanak bereziki palestinar herriarekin urteetan izan duen jarrera eta elkartasuna goraipatu zituen. Jarraian, Boikot, Desinbertsio eta Zigor ekimenak duen garrantzia azpimarratzeaz gain, bide honetan udalek eta herritarrek eman beharreko pausuak zintzoki baloratu zituen.

Sinatutako deklarazioa irakurri eta sinatzaileen zerrenda ikusi

Euskal Herria Palestina eguneko egitarua aukeztu dute

Errefuxiatu palestinarren errealitatearen inguruko hitzaldia Urretxun

Maiatzak 16 ostegunean Adel Mohamad Abou Salem izango dugu Urretxu-Zumarragako gaztetxean Euskal Herria Palestina Sarea-ren eskutik.
 
Hitzaldia arratsaldeko seietatik aurrera izango da, aditu baten testigantza zuzena jaostzeko aukera galduezina

Adel Mohamad Abou Salem, Líbanon jaio zen 1970 urtean, Saida izeneko hiri ondoan dagoen Ein El-Hilweh errefuxatu eremuan (es.wikipedia.org/wiki/Ain_al-Hilweh). Bere gurasoak berriz, Mohamed eta Amine, Palestina iparraldean jaio ziren, Nazaret ondoan dagoen Safourieh izeneko herrixka batean (1948tik okupatua).
Kuban ikasi zuen Injeniaritza Mekanikoa, herrialde honek aberri lagunei eskeitzen dizkien beka unibertsitarioei esker.
Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, Jendarte Garapenerako Agentziako Administrazio Kontseiluko kidea eta Palestinar Injeniarien Elkarteko lehendakariordea.

Baztango eragile kultural, sozial eta politikoek bat egin dute larubateko egunarekin

Baztango eragile kultural, sozial eta politikoek bat egin dute larunbatean eginen den Euskal Herria-Palestina egunarekin.

Bertan, bildutako atxikimenduak eta eguneko egitarauarakin batean elkartasun adfierazpena irakurri zuten:

500 km luze eta 9 metro altuerako harresia, ugaltzen doazen 250 kolonia oldarkor, eguneroko erailketa eta atxiloketek, etxe-botatzeek, lege-sistema baztertzaileek, bonbek eta umiliazioek, Israelen apartheid politika ezaugarritzen dute. Poliki baina etengabe, arabiarrak tantaka odolustu nahi ditu, desiotako lurraldea haietaz garbitu. Hegoafrikan 1992 arte, txuriek beltzekin egiten zuten bezala, gaur. Guzi honi, Gaza eta Zisjordaniatik kanpo errefuxatuak direnen drama gehitu behar zaio. Eskubide zibilik gabe, garaituak, etsituak… “irabazlearen” irrifar krudela dute ordainetan.

Hondamendia eguna herri Palestinarrarentzat

Gaur, maiatzaren 15ean, palestinarren Nakba berriz ere ekarriko dugu gogora haren 65. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da.

Palestinarren Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundearen (UNRWA) arabera, "1946ko ekaina eta 1948ko maiatza bitartean ohiko bizilekua Palestinan zuten eta 1948ko Gerraren ondorioz etxeak eta bizibideak galdu zituzten pertsonak" dira. Haien ondorengoak aintzat hartuz gero, gaur egun sei milioi lagun inguru dira.

Egun honetan, eskubideen urraketa jarraia jasaten duten herrialdeekin eta batez ere Palestinarekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, astean zehar abian jarriko ditugun ekitaldi eta ekimen ezberdinetan isladatuko dena.

Giza eskubideen etengabeko urraketak, blokeoak, harresiak, apartheid sistemak eta errepresioak ez dute palestinarren zapalkuntza lortu. Egun, herri palestinarren 64ko urteko borroka goraipatu nahi dugu.

Nakba egunaren atarian Elizondora joateko eta astean zehar antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu du Euskal Herria Palestina Sareak

Nakbaren argazki galeria ikusi-Ver fotos de la Nakba

Orriak