Iñaki Etaio: “Ideologiko jantzia den herri bat badugu, garaipenaren hazia dugu”

Info 7 irratiko Kale Gorrian magazinean kide internazionalista den Iñaki Etaio elkarrizketatu dute eta Formazio mintegiaz jarduteaz gain hurrengo larunbaterako deialdia zabaldu egin dute.

Entzun saioa

Askapenaren II. Formazioa Mintegiaren bigarren saioa izango dira datorren asteburuan Arrasaten eta horren atarian, Askapena eragile internazionalistako Iñaki Etaiorekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Berak nabarmendu duenez, “ideologiko jantzia den herri bat badugu, garaipenaren hazia dugu”. Asteburu honetan, Santi Ramirez politologoak, Susana Gonzalez Mugimendu Kontinental Bolivartarreko kideak, Luismi Uharatek EHUko irakasleak eta Nekane Jurado ekonomilariak hitzaldiak eskainiko dituzte. Formazioa Mintegietan parte hartzeko aurrez  “formaziomintegia@askapena.eus helbidera idatzi behar da mezua.

Langile borrokari buruzko I. Jardunaldiak Sestaon ekainaren 6a bitartean

Sestaoko Txirbilenea Kulturguneak zenbat eragile sozialen laguntzarekin, maiatzan eta ekainean izango diren hainbat ekimen interesgarri antolatu ditu "Langile borroka gara!" Ezkerraldeko langile borrokari buruzko I. Jardunaldien barruan:

Maiatzaren 2tik hasita hitzaldiak, mahai inguruak edota bideo emanaldiak  antolatu dituzte, ekimenen bidez Sestaoko eta eskualde osoko historia begiratzeko eta gogoratzeko aukera aparta emanez.

Gaurko egoera ulertzeko ezinbestekoa.

Ginen, gara eta izango gara Langile borroka, bai Sestaon, bai munduan.

Leer la noticia en castellano

Ver el cartel ampliado

Kasko urdinen zurikeria saharan

Manifestazio jendetsuak izan dira Sahara mendebaldean egunotan, Aioun, Smara eta Bujadorren, besteak beste.

Hain zuzen, Nazio Batuetako kontseiluak MINURSO ren egin beharrak bere horretan uztea erabaki ostean. Honela, lurralde okupatuetan, giza eskubideen zapalketen aurrean ez dute kasko urdinek parte hartzerik izango, orain arteko moduan bestalde.

Honela, manifestari sahararren aurka gogor egin zuen beste behin ere gendarmeria marokiarrak. Hamarnaka lagun zauritu dituzte geroztik, beti ere MINURSO ko kasko urdinen zurikeria lagun.Askapenak bere elkartasunik beroena adierazi nahi die sahararrei eta kasu honetan, frantziar nahiz espainiar gobernuen jarrera irmoki salatu nahi dugu. Izan ere, euren eta beste zenbait gobernuren bozkak tarteko, sahararren aurkako bortxaketa eta errepresio sistematikek nazioarteko babesik gabeak izaten jarraituko baitu.

Maroko hiltzaile, espainiar nahiz frantziar gobernuak laguntzaile!

Ordizian antolatutako hilabete internazionalistaren kronika

Ordiziako gaztetxean hilabete internazionalista ospatu zen joan den astean. Intereseko hainbat gai lantzeko parada izaten ari dira, lehenengo bi asteetan Bolivia eta Venezuelako brigadetan parte hartu zuten kideen esperientzia eta bizitakoa entzun zituzten bertaratutakoek.

Bi herrialde hauek aurrera daramaten aldaketa prozesuaren inguruko solasaldia, Euskal Herrira bertaratu ditzazkegun irakaspenekin nahastu zaigu elkarketa hauetan, baita kontraesanen inguruko hausnarketa ere.
Pasa den larunbatean Luismi Huarte soziologoaren ahotsean Hego Ameriketako XX eta XXI.mendeetako Historiaren berri izan genuen. Biziki interesagarria izan zen, hainbat arrazoirengatik:

Orriak