Preso politiko sahararrei idatz diezaiegun

Más abajo en castellano.

Apilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere...

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali genizkion, baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!

Preso politiko maputxeei kartak idazteko iazko kanpainaren informazioa ikusi

Duela bi urte preso politiko eta kolonbiarrei elkartasuna helarazteko kanpainari ekin genion

Desde las cárceles de Colombia recibimos esta carta en agradecimiento a la campaña de solidaridad

Aurtengo helburua Saharako preso politikoen egoera salatu eta elkartasun internazionalista bideratu gutun eta mezuen bidez

Video realizado con las imágenes de la VII Semana internacional de solidaridad con EH

Berria egunkarian argitaratutako artikulua

Artículo de Gara del lunes 18 de marzo de 2013

Hala Bediko A desalambrar irratsaioan, elkartasun astean parte hartu zuten hiru eragileetako kideak izan dira, Elkartzeneko Guillermo, Ikasle Abertzaleetako Xabi eta Askapenako kidea den Guillermo, eta aste horren berri eman digute. Irratsaioa entzun

Ikusi Nazioarteko elkartasun asteko argazki galeria

Alemanian ere hamaika ekimen antolatu egin dira

Europa eta Amerikako hainbat hirietan 197/2006 doktrina salatzeko antolatu dira. Ikusi argazkiak

El 9 de abril charla en Bilbo sobre las conversaciones de paz en Colombia

El próximo martes 9 de abril a las 19:15 horas tendrá lugar en Bilbao ("Aulas de la experiencia", c/ Banco de España, Casco Viejo) una charla para debatir y analizar las garantías y desarrollo que tienen la actual mesa de negociación en Colombia.

Organizada por la Marcha Patriótica (Euskal Herria) y la Universidad del País Vasco, el evento contará con la participación de Alberto Pinzón Sánchez (Médico y antropólogo que participó en la Comisión de notables en las ultimas conversaciones de paz), de Martxelo Otamendi (Director de Berria) y la moderación de Alexander Ugalde Zubiri (Profesor de la Universidad del País Vasco).

Gazte danbada: Hamaika herri borroka bakarra!

Pasa den asteburuan, Gazte Danbada, gazte erakunde berriaren jardunaldien baitan, internazionalismoak eta kanpoko herrien borrokak presentzia agerikoa izan zuen.

Batetik, hainbat herrietatik heldutako delegazioek agerpen publikoa egin zuten eta ondoren, hamaika herri borroka bakarra lemapean hitzaldia izan zen, pasa den ostiralean hain zuzen. Askapenako kide den Julen Zulaikak, euskal internazionalismoaren oinarriak eta bere ibilbidearen errepasoa egin zuen. Jarraian, jendearen parte hartzearekin batera,  Europako testuinguruan kokatu eta hainbat gogoeta egiteko aukera izan zuten bertaratuek.

Amaitzeko berriz, Herri langileon Europaren audiobisuala ikusteko aukera izan zuten. Hitzaldietarako  atondutako gela txiki geratu zen eta hainbat lagun kanpoan geratu ziren. Adierazgarria beraz, gaztediaren jakin mina eta internazionalismoaren aldeko jarrera. Bejondeizuela eta animo ERNAI!

Hamaika herri borroka bakarra!

Topatu.info-k zabaldutako bideoa

Orriak