Gaur, elkarretaratzea Bilbon: Estatuko krimenak Kolonbian, Inoiz gehiago ez!

Leer en castellano la convocatoria de la concentraciónque tendrá lugar en Bilbo, hoy 6 de marzo, en denuncia de los crímenes de Estado en Colombia

Estatuko Krimenen Biktimen Mugimenduak (MOVICE), Euskal Herriko atalak, eta erakunde solidario desberdinek, 2013ko Martxoaren 6an arratsaldeko 19:00etan Bilboko Arriaga Plazan egingo den elkarretaratzera gonbidatu nahi zaituzte adeitasunez.

Bertan, Estatu kolonbiarrak eragindako gizateriaren aurkako krimenen aurka gure gaitzespena adieraziko dugu. Estatu kolonbiarrak gerra zikinari ekiten dio, horretarako bere aparatu errepresibo desberdinak erabiltzen ditu (polizia, armada eta paramilitarrak hain zuzen ere),

Kolonbiako herriaren sumindura eta pentsamolde kritikoz lurraldea eta nazio-burujabetza defendituz enpresa transnazionalak eta oligarkia desnazionalizatuarekin batera sustatzen dituzten herriaren arpilatze-politiken aurka egiten duen ororen nahigabea isilarazi nahi du.

Hezkuntza, herritik herriarentzat. LOMCEri ez!

Garan argitaratutako artikulua

Herri honek bere hezkuntza sistema egituratzeko eskumena nahi eta behar du biziraun nahi baldin badu. Horregatik, hezkuntza sistema propio baten eraikuntzaren alde egiten dugu

Hezkuntzaren gaia bor-bor dabil jendartean eta eztabaida politikoaren erdigunean ere kokatu izan da, egiten ari diren murrizketengatik eta Madrileko Gobernutik PPk proposatutako LOMCE dekretuarengatik.

LOMCE izeneko hezkuntza erreforma hau, ez da bat-batean etorritakoa. Gainontzeko arloetako erreformekin batera, oinarrizko eskubideen murrizketekin batera, jendarte osoa eraldatzera dator, edota sakontzera, beti ere estatu interes zehatz batzuen arabera eta, nola ez, merkatuaren logikari erantzuteko.

Charla y debate con la participación de Elkartzen en el Casal Independentista de Sants

Con motivo de la VII Semana Internacional de solidaridad con Euskal Herria, Endavant y Euskal Herriaren Lagunak organizan una charla para mañana, martes 5 de marzo, a las 19:30 hs en el Casal Independentista de Sants (Barcelona) con miembros de Elkartzen, organismo de defensa de los derechos sociales.

Amb motiu de la Setmana Internacional de Solidaritat amb Euskal Herria, Endavant i Amics i Amigues d’Euskal Herria organitzen una xerrada al Casal Independentista Jaume Compte amb membres d’Elkartzen organisme de defensa dels drets socials.
La xerrada es farà el proper dimarts 5 de març, a les 19:30h

Saharako lurralde okupatuen inguruko hitzaldia antolatu dugu Donostian Martxoaren 7rako

Martxoaren 7a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Saharako lurralde okupatuen inguruan. Hitzordua 11:30etan izango da FIHEZIko Gradu aretoan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

Orriak