El Salvador eta Mexiko: Gasteizen antolatutako hitzaldien kronika

Pasadan asteazkena 13, Hector ibarra gonbidatua eduki genuen Gasteizen gure artean. Goizean, unibertsitatean eman zuen hitzaldia.

Bertan " Pueblos originarios en la selva Lacandona" hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, 30 lagun inguru bildu ginelarik.
Arratsaldean, berriz, El salvadorreko gerra garaiko eta gaur eguneko egoerari buruzko hitzaldia entzuteko parada izan genuen, 35 lagunetik gora elkartu ginelarik.
Giro ederreko bi hitzaldi hauetan brigada kanpainaren berri eman eta jendea brigadetan apuntatzeko deialdia egin zuen Gasteizko Askapenak.

Héctor Angel Ibarra "Genaro" Mexiko eta Erdialdeko Amerikako mugimendu politiko-sozial eta politiko-militarretan espezializatutako historiagilea da. México DF-n jaio zen 1954 eta gaztetatik militatu du erakunde iraultzaile anti-kapitalistetan (Alianza Marxista Revolucionaria, Corriente Socialista, Sindicato Nacional de Mineros...). 1982an El Salvadorreko gerrillari batu zitzaion internazionalista gisa eta hamar urtez borrokatu zuen bertako diktadura militarraren aurka.

Epaiketa faltsurik ez! Saharar herriarekin elkartasuna

24 preso politiko sahararren aurkako epaia militarrak emaniko ebazpena ikusteko klik egin

Askapenak Gdeim Izikeko epaiketaren ebazpena dela eta honakoa jakinarazi nahi luke: Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena, xamurrena preso politiko sahararrei eta euren senitartekoei eta saharar herri osoari. Ezin dizuegu bizkar eman une gogor hauetan eta zuekin gaude bidelagun, zuen eta gure askatasunaren bidean. Bigarrenik, Morokiar gobernuari gure gaitzespenik irmoena bidali nahi genioke beste behin ere, saharar herria ezerezera kondenatzeko saiakera etengabe honetan pausu bat gehiago eman duelako. Gdeim Izikeko sarraskia eta errrepresioa ixilerazteko egin ahaletan, biktimak borrero bilakatu nahi dituzte eta borreroak berriz biktima. Lurralde okupatuetan gartzela handi batean bizitzera kondenatu nahi dituzte eta honen aurka altxatzen diren aldiro, atxiloketak, tortura eta bortxaketak,  erahilketak  edo  gisa honetako epai lotsagarriak baino ez zaizkie ezartzen sahararrei.

El pueblo trabajador griego sigue dando batalla y ejemplo de dignidad

Ante las medidas draconianas tomadas por la clase dominante griega siguiendo interesadamente y servilmente las directrices imperialistas de la Troika (Comisión Europea, Banco Central Europeo y el FMI), el pueblo trabajador griego sigue dando batalla y ejemplo de dignidad popular.

Al igual que los y las compañeras trabajadoras argentinas hicieron en el marco de la crisis estructural capitalista que azotó a este país a finales del siglo pasado, la clase trabajadora griega está emprendiendo numerosas iniciativas de lucha incluida la recuperación y autogestión de empresas como en el caso de la fábrica de Viomichaniki Metalleutiki (Vio.Me) en Tesalónica. El lema ¡Ocupar, resistir, producir ! cuya puesta en práctica nuestras brigadas a Argentina presencian año tras año, es el mismo que nutre este proceso de producción bajo control obrero iniciado el pasado 12 de febrero en esta fábrica griega de materiales de construcción.

En este sentido, queremos desde Askapena, mostrar nuestro apoyo solidario a esta iniciativa que además de proveer un ejemplo de salida laboral para l@s trabajadores y trabajadoras ante una crisis que nos condena al desemplo y la miseria estructural, lo hace desde parámetros emancipadores demostrando en la práctica que los únicos que sobran son los patrones, la propiedad privada y las instituciones que aseguran su persistencia.

Gora greziako langileria!
Gora herri boterea!
Hamaika herri borroka bakarra!

Visitar la página web de la fábrica de Viomichaniki Metalleutiki (Vio.Me)

Leer el artículo de opinión sobre Grecia y los pueblos de Europa

“El Baile Rojo” Union Patriótica Kolonbiarraren genozidioa ikusgai aste honetako Arrasateko Zine Forumean

Kolonbiako Union Patriotica alderdi politikoari buruzko dokumentala. Politikoek, paramilitarrek eta militarrek gidatutako plan batean, aipatutako alderdiko 4000 kide inguru hil zituzten. Zinikoki deituriko “El Baile Rojo” plana izan zen. Igandea 17, arratsaldeko 18:30tan Arrasateko Gaztetxean.

Orriak