Lander Fernandezen askatasunaren aldeko ekimenak Erroman

Landerrekin elkartasunez sortutako sareak (Erroma), Urtarrilaren 8an burutuko den  estradizio audientziaren inguruan, honakoa jakinarazi du  egun honetarako mobilizazioen berri ematearekin batera:

Urtarrilaren 8an, asteartean, Landerren estradizio audientzia izango da.Landerrek sei hilabete daramatza etxean preso. Atxiloketa bortitza eta neurrigabea izan zen. Akusazioak faltsuak eta funtsik gabekoak dira. Gaur egun atxilotua jarraitzeko argudiorik ez dago. Hilabete hauetan zehar guzti hau salatzeko kanpaina publikoa eta zabala burutu dugu, Landerreri elkartasuna adieraziz eta estradizio eskaera honen atzean dagoen “prozesu politikoa” agerian utziz.

Israelgo jostailuei boikota!!!

Aurten ere Israeldar jostailuen aurkako kanpaina abiarazi dugu. Oraingoan, Toys  ´R´us Imaginarium eta EL corte Inglés saltoki kateen aurkako ekimenak egingo ditugu. Iazko kanpainaren ondorioz, Afede jostailu dendak bere apaletatik kendu zituen jostailu israeldarrak, beraz, aurrera egiteko unea da eta gainerako saltokiei presio egiteko garaia.  Dei egin nahi dizuegu beraz, israelgo jostailuen aurkako boikot eta ekimenekin bat egiteko. Izan ere, ezin dugu onartu palestinarrek etengabeko zapalkuntza eta genozidioa jasaten duten bitartean, Israelgo enpresa edo eurekin kolaboratzen dutenek normaltasunez negozioak egiten jarraitzea. Ezin dugu onartu, sionismoaren edozein adierazpen Euskal Herrian.

 

Aurtengo kanpainaren kartela eskuragarri.

Iazko kanpainaren gaineko berri:

Jostailuen kanpainako bideoa

Bilboko imaginarium ekimena

Argazki galeria.

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!

Imaginarium, El corte ingles eta Toys ´R´us i Boikota!

Euskal Herria Palestina Sarea Lisboan

Pasa den asteburuan, nazioarteko sindikatuen arteko palestinar herriarekiko elkartasun konferentzia burutu da Lisboan. CGTP zentral sindikalak antolaturiko ekimenean, hainbat herrialdeko sindikatuak batu ziren, beteak beste; GUPW (Palestina), LAB sindikatua(Igor Urrutikoetxea), FSM ko idazkari nagusia Valentin Pacho, Txipreko PEO, Bretainia handiko RMT,  CUT, eta Europa eta Afrikako beste hainbat sindikatu. Bestetik, Palestinar herriarekiko elkartasun taldeek ere bere lekua izan zuten, honela,  Portugalgo MPPM eta Palestina Euskal Herria Sareak Julen Zulaikaren ahotik. Eukal Herritik izaniko ordezkaritzak, batez ere BDS kanpainako dinamika eta estrategia bera mahai gaineratu zuten, orain arte egindako ekimenak azpimarratzearekin batera . Azkenean, konferentziaren oinarrizko ebazpenean ere islada izateraino. Egunotan izango dugu eskura ebazpena. 

Konferentziaren gaineko argazkiak.

LAB ek eginiko interbentzioa.

Jarraian konferentziaren ebazpena ingelesez eta portgesez.

Galdakaoko Gaztetxean Marcha Patriotica rekin solasean

Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean 2 ordu inguruz izan ziren solasean kolonbiako Marcha Patriotica-ko kideak. Edade guztitako 30 pertsona inguruk hartu zuten parte hitzaldian, eta galdera andana izan ziren hitzaldiaren ondoren. Besteak beste, aurrera begira Euskal Herrian egitea asmo dituzten ekimenak azaldu zituzten, besteak beste, gaztetxe eta eragile desberdinekin topaketa batzuk egiteko asmoa.

Orriak