Gasteizen izandako Palestinaren aldeko ekimenekin bat eginez, Halabideoren ekarpen berria

HalaBideoko lagunek bideo hau egin dute ondoko informazioarekin:

Euskal Herritik Palestinar herriarekiko hainbat elkartasun ekimen izan dira egun hauetan. Gasteizen palestinarekiko elkartasun taldeak antolatuta kontzentrazio bat burutu da.

Askapenatik eguneroko Palestinaren aldeko elkartasunerako eta Israelen aurkako borrokarako deia luzatzen zaio euskal jendarteari.

Palestina askatu, Israeli boikota!

London Basque Solidarity jaialdiaren argazki galeria

Azaroaren 24 euritsu batean, ehundaka pertsonak Londreseko Brixton auzoko Jamm aretoa bete zuten. Euskal herritik asko eta Londres eta inguruko herri eta hirietatik beste askok, Euskal Herriaren lagunak jarritako hitzorduari ez zioten hutsik egin.

Bertsolariak, magia, euskal dantzak, ekitaldia eta nola ez, musika. 12 orduko egitarau oparoa, Ingalaterrako hiriburutik, Euskal Herriari eta erresuma batuan preso daudenei bereziki sostengua adierazteko.

Ekinklik-ek argitaratu berri duen argazki galeria Ikusi

Hilaren 26tik 30era lan duina eta eskubide sozialen alde Euskal Herria Martxan

Azaroaren 26tik 30era bitartean, lan duinaren eta eskubide sozialen aldeko martxa burutuko dutela jakinarazi dute sindikatu eta eragile sozialek, “egungo euskal instituzioen politikoen norabidea aldatzea beharrezkoa” dela ikusten dutelako.
 
Pasa den irailaren 26ko greba orokorra deitu zuten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN, CNT sindikatuek eta ehundik gora eragile sozialek (Askapena, haein artean) “Euskal Herria martxan” ekimenaren berri eman dute.
Azaldu dutenez elkarlanean jarraituko dute egungo politikak eraldatzeko bidean eta ez dute Hego Euskal Herrian “ bizi den errealitatea onartzen”.
 
Gogora ekarri dute 220.000 pertsona lanik gabe aurkitzen direla; enpresariak lege laboralen eta negoziazio kolektiboaren erreformetaz baliatzen direla milaka langile kaleratzeko; eta erakundeek lehentasuna ematen diotela defizita eta zor publikoa murrizteari. Guzti horren aurrean, protestekin eta mobilizazioekin jarraitzeko beharra ikusi dute, enplegu duina sortzeari eta eskubide sozialetan aurrera egiteari lehentasuna eman behar zaiolako. 

La denuncia del genocidio contra el pueblo palestino se hizo oir en Iruñea, Arrasate y Donostia

Durante el día de ayor, viernes 23 de noviembre se realizaron en Iruñea, Donostia y Arrasate diferentes acciones de protesta y denuncia por el genocidio que sufre el pueblo palestino de manos del estado sionista de Israel.

En Iruñea, la delegada del gobierno de Navarra, ha prohibido la movilización que la plataforma “Iruñea contra las guerras-Palestina elkartasuna ekimena”, había convocado hoy frente a la delegación del gobierno de Iruñea, para denunciar el genocidio sionista en Palestina.

A pesar de contar con los permisos, la delegada del gobierno no ha considerado urgente la convocatoria, pese a los más de 150 muertos y decenas de heridos en Gaza, y la ruptura hoy por parte de Israel del alto el fuego firmado, con un nuevo asesinato.

Ver galería de fotos de Ekinklik

Atzo eguerdian protesta egin dugu Diario Vasco-k Donostian duen egoitzaren aurrean. Bukatzerakoan gure salaketaren zergatiak azaltzen zituen oharra helarazio diogu DV-ko zuzendaritzari.

Atzoko protesta Gipuzkoako Gerraren Kontrako Plataformak deitu du. Eragile desberdinetako ordezkariak geunden elkarretaratzean. Tartean noski, Askapenakoak. 

DVk propaganda sionista justifikatzen duela salatu nahi genuen bereziki eta nola ez, herri palestinarrari elkartasuna helarazi.

Orriak