Azaroaren 25an emakumenganako indarkeriaren aurkako mobilizazioak

Azaroaren 25ean emakumenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da.

Emakumeonganako indarkeria sexistaren aurka... denok kalera!

 

Adi zure herrian egongo diren mobilizazioetara

Baiona: azaroaren 24an, 11:00etan merkatu plazan. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna.
 
Bilbo: eguerdiko 12:30etan Arriagan. “Ez obeditu, ez zerbitzatu, ez isildu. Egin dezagun iraultza feminista!”
 
Donostia: eguerdiko 13:00etan Bulebarretik. “Indarkeria matxistaren aurka erresistentzia feminista”.
 
Gasteiz: eguerdiko 12:30etan Probintzia plazan. “Indarkeria matxistaren aurrean feminismoa”.
Iruñea : eguerdiko 12:00etan Gaztelu plazatik. “Gestion Institucional = -igualdad +violencia sexista, feministok aurre egin diezaiogun!”
 
Euskal Herriko Bilgune Feministak egindako irakurketa

Mas-ek ez du beti gehiago esan nahi

Leer la versión en castellano publicada en Gara

Kataluniako Principaten hauteskunde autonomikoak aurreratuko dituztela adierazi ondoren, Artur Masek, Generalitateko presidenteak, Principaten independentziarako balizko bide orri bat aurkeztu duela ikusi dugu. Convergència i Unió alderdiaren azken 30 urteotako politikaren ardatz nagusiak kudeaketa erregionalista, Moncloan agintean dagoen alderdiarekin estatu mailako akordioak egitea, «politika espainolistak» defendatzea (Jordi Pujolek, CiUko presidente ohi historikoak, berriki esan bezala) eta azken bi urteotan PPren neurriekin bat datozen murrizketak trabarik gabe ezartzea izan dira.

Arrasaten ere Palestinaren alde! Ostiralean konzentrazioa izango da.

Datorren ostiralean, Azaroaren 23an 19:00etan, Gazako herriaren genozidioa salatzeko eta Israelgo estatuaren kontrako boikota eskatzeko konzentrazioa egingo da Arrasateko Herriko Plaan.

Zoritxarrez beste behin ere Palestina eta zehazki Gazarren aurkako erasoak ez du etenik. Egunotan ehundik gora lagun erail ditu Israelgo estatu terroristak eta lur eraso baten zurrumurrua indarra hartzen ari da.

Euskal jendartea eta nazioarteko eragile eta norbanakook ezin diogu bizkarra eman genozidio etengabe honi. Honegatik kalera ateratzeko unea da, palestinarren eskubideak aldarrikatu eta estatu sionista irmoki salatu  eta nazioarteko komunitatearen konplizitatea salatzekoa.

Zentzu  honetan ez dugu beste biderik Israelen aurkako BDS (Boikot Desinbertsio eta Zigor) ekimena indartu eta arloz arlo gauzatu baino. Presio eta borroka bidez lortuko dugu, behingoz giza eskubideak errespetatu eta zapalkuntza etengabearekin amaitu dezan sionismoak.

Gera dezagun Gazaren aurkako sarraskia!
Gora Palestina askatuta!
Israelgo estatuari Boikota!

Azaroaren 22an konzentrazioa Gasteizen: Gera dezagun Gazaren aurkako sarraskia

Datorren ostegunean, Azaroaren 22an, Gazako herriaren genozidioa salatzeko eta Israelgo estatuaren kontrako boikota eskatzeko konzentrazioa egingo da Gasteizko Posta Plazan 19:30etan.

Zoritxarrez beste behin ere Palestina eta zehazki Gazarren aurkako erasoak ez du etenik. Egunotan ehundik gora lagun erail ditu Israelgo estatu terroristak eta lur eraso baten zurrumurrua indarra hartzen ari da.

Orriak