“A Desalambrar” 25. urteurrena (aniversario)

Pasa den asteartean Hala Bedi irratian elkartu ginen 25 urte hautean ‘A Desalambrar’ irratsaioan ibilitako lagun asko. Gutako asko Askapenakoak eta txandaka eta 5 urteka banatuta, ‘A Desalambrar’ berezia egin genuen:

Amparo Las Heras, Juanjo Peciña, Txema Flores, Mikel Resa, Oskar Hernando, Esti Aio, Ruben Sánchez, Walter Wendelin, Naiara Bernal, Julen Zulaika, Iosu Curiel, Peio Ormazabal eta Alaitz Amondarain. Telefonoz kolaboratzaileak ere sartu ziren: Txente Rekondo, Carlos Aznarez, Martxelo Díaz…

En fin disfrutamos todas volviendo a ser locutoras de ‘A Desalambrar’ recordando la coyuntura internacional y nacional de las distintas épocas, o las anécdotas y cosas importantes que hemos realizado desde el programa, la evolución de la “técnica”…

Podéis escuchar el programa entero aquí. Y ya que se sigue emitiendo todas las semanas en Hala Bedi y mediante Arrosa Sarea en un montón de radios de Euskal Herria, aprovechad a escucharlo semanalmente!

Ea beste 25 urte egiten ditugun lagunak!



 

Sergio Quijada, El Salvadorreko militante internazionalistari, eginiko elkarrizketa

Sergio Quijada FMLN alderdiko kidea eta militante internazionalista Euskal Herrian izan da eta Mondraberri Atarian elkarrizketatu dute.

Sergio Quijada salvadortarra Euskal Herria eta Espainia inguruan izan da zenbait astez. Egubakoitzean iritsi zen Arrasatera, Askapenak gonbidatuta, eta gurean izan zen El Salvadorreko eta Hego Ameriketako egoera politikoaren eta egungo koiunturaren inguruko irakurketa Askapenako kideekin banatzeko. Horrekin batera, beste alderdi politikoko kideekin iritziak elkartrukatzeko aprobetxatu du egonaldia. Besteak beste, egubakoitzean, Inazio Azkarragaurizar alkateak harrera egin zion Sergio Quijadari.

Gaur egun, Sergio Quijada FMLN  edo Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional alderdi politiko ezkertiarreko alkatea da Nejapa herrian. Gurekin berba egiterakoan, El Salvadorreko gatazka hurbildu digu Quijadak.

Hamarkada bat iraun zuen Gerra Zibilak astindu zuen El Salvador eta 1992an, sinatutako bake akordioen fruitu, FMLNk armak utzi eta bide politikotik eraman zuten bere aldarrikapen eta borroka. Prozesuaren gainean, zehaztasun handiagoz egiten digu berba Sergio Quijadak.

Giro onean Usansolon ere, Altsasura joateko deia egin dugu

Joan de asteazkenean, Usansoloko herriko tabernan Askapenaren 25.urteurrena ospatzeko  jai internazionalista antolatu eta Azaroaren 10an Altsasura joateko deia egin genuen.

Giro onean, hurbildutakoek janari mexikarra (tako mexikarrek arrakasta handia izan dute), erakusketa, eta bideo emanaldia ikusteko aukera izan zuten.
1987ko urtean jaio zen erakunde internazionalista, harrezkero joan etorriko elkartasunak ez du etenik izan Euskal Herrian. Herri ezberdinen alde lan asko egin den neurri berean, gure herriaren borroka aldarrikatu dugu munduko txoko ezberdinetan

Argazki galeria ikusteko

Azaroaren 1ean, "La lluita en al motxila" dokumentalaren estrenaldia Arrasaten

Azaroaren 1ean, Arrasateko gaztetxean, "La lluita en la motxila" dokumentalaren estreinaldia egingo da.

Dokumentalaren trailerra ikusi

Arrasateko Gaztetxearen webgunean albistea ikusi

Gurekin izango dugu dokumentalaren zuzendaria, Dan Ortinez eta berak emango dizkigu dokumentalaren gaineko azalpenak, eta ondoren dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Arrasateko Gaztetxeak, Arrasateko Askapenak eta Aixina produktore katalana dira emanaldiaren antolatzaileak.

El documental "La lluita en la motxila" tambien se proyectará los próximos días:

-2 de Noviembre a las 19 hs en la casa de cultura de Basaburua en Aizarotz

-3 Noviembre a las 19 hs en el lokal Amets Gorria en Olabeaga - Bilbo

-7 de noviembre a las 19 hs en la Txantrea - Iruñea

-9 De Noviembre a las 19 hs en la Casa del Vínculo - Gares.

Orriak