Blokeoren kontra eta Kubako herriaren aldeko jardunaldi internazionalistak burutuko dira Atarrabian

Leer en castellano

Datorren asteetan, Azaroaren 10a arte, Askapenaren 25.urteurrena dela eta, jardunaldiak egingo ditugu Atarrabiako Gaztenean.

Jardunaldiei hasiera emateko, Cubarekin hasiko gara, urriaren 16an, asteartean, 20tik aurrera hitzaldi bat izango dugu brigadista baten eskutik Cubako nondik norakoak plazaratuko dituena (hitzaldia gaztelaniaz izango da), ostiralean berriz, Cubari buruzko gastronomia eta musika izango dugu, eta igandean, Cubako asteari bukaera emateko, "Cuba, 50 años de bloque" dokumentala ikusiko dugu.

Internazionalismoak berebiziko garrantzia du. Euskal askapen sozial eta nazionala lagunduko duten bide lagunak behar ditugu aurrera egin dezagun. Baina aldi berean, Euskal Herriak, inperialismoa ahultzen duten prozesuak babestu behar ditu eta baita gainerako borroketatik ikasi ere.

Edozein zalantza baldin baduzue, idatzi Iruñerriko Askapenako taldeko helbidera: irunerria@askapena.eus

Andaluziako nekazariekin elkartasun ekintza Donostian

Andaluziako Langileen Sindikatuarekin (SAT) elkartasunean eta latifundistak salatzeko ekintza burutu du Askapenak Albako Etxeak Donostian duen Arbaizenea jauregiaren aurrean.

Leer en castellano la crónica de la acción en solidaridad con l@s jornaler@s andaluces en Donostia

Urriaren 12a egun sinbolikoa da herrien subiranotasunaren alde eta inperialismoaren kontra borrokatzen dugun guztiontzat. Arrazaren Eguna lehen eta Hispanitatearena orain, data esanguratsu honek herrien zapalkuntza islatzen du Euskal Herrian eta munduko beste hainbat herrietan.

Espainia “Una y Grande” deiturikoaren proiektuak historian zehar eta gure egunerokoan irudikatzen duena aski ongi ezagutzen dugu euskaldunok, baina ez gara zapalkuntza hori pairatzen dugun bakarrak. Asko dira Espainiar oligarkiaren erasoa sufritzen dutenak eta herri andaluziarra horietako bat da.

Los pueblos avanzan hacia su segunda y definitiva independencia

Ikasleen greba deialdiak jarraipen zabala izan du

«Inposatutako murrizketa eta erreformen aurka», eta Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, greba egin dute euskal ikasleek, Estatuko nazio desberdinetako taldeekin batera. Grebak izan duen «jarraipen zabala» aldarrikatu dute deitzaileek.

16.000 ikasle batu dira hezkuntza erreformen aurkako ikasle grebara (Topatu.info)

Ikasle Abertzaleak-en irakurketa

Saludo de los compañeros de la Federación Estudiantil Universitaria de Colombia a los estudiantes en lucha 

Video de las cargas policiales y galería de fotos de la manifestación en Bilbo

«Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera», Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, milaka ikaslek egin dute greba, Gobernu espainola –Gasteiz eta Iruñeko Gobernuak «bidelagun»– «inposatzen ari den murrizketa eta erreformei» muzin egiteko.

Orriak