25 urte... eta aurrera goaz!

 Leer el texto de la rueda de prensa en castellano

Altsasuko Iortia Kultur gunean prentsaurrekoa eskeini dugu gaur. Hona hemen irakurritako testua eta agerraldiaren argazkia.

25 urte bete ditugu lagunok!

Agerraldi honen zeregina, aurrera begirakoak arrazoitu eta sorreratik honakoaz hausnartzea dira. Hasiera urte haietan,  Hego Euskal Herrian NATOri ezezkoa eman zitzaion. Ertamerikan iraultzaren suak ez zuen etenik,  han hemenka inperialismoaren aurka  gogor ziharduten. Guzti hari elkartasuna eman asmotan,  hamaika herri garen  arren borroka bakarra dela ohartzen hasi ginen euskaldunok ere. Gora behera haietan sortu zen Askapena bera. 

Sorreratik jakitun ginen, elkartasunak joan etorrikoa behar zuela, herri borrokalari batek beste bati eskainia eta jasoa. Eta zentzu honetan, Askapenak gaur arte, irmoki heldu  dio bere konpromezuari, euskal herriaren askapen sozial eta nazionalean aktiboki parte hartuz.  Jakitun izan baikara, gainerako herriekiko  elkartasunak,  bere gorena, gure herria askatzean, euskal herria estatu sozialista bilakatzean  gauzatuko dela.

Materialaren difusioa eta Azaroak 10ean Altsasura joateko deialdia Arrasaten

Pasa den ostiralean, Irailak 28, Arrasaten, Azaroak 10erako deialdia egiteaz bat, askapenako materiala izan dugu salgai.

Autobusa betetzen goaz poliki poliki.

Azaroak 10ean denok Altsasura.

Gora Euskal Herria Internazionalista!!

Venezuelako Iraultza Bolivartarra babesteko elkarretaratzea egingo da urriaren 1ean Bilbon

Leer la convocatoria en castellano

Venezuelako iraultzari babesa eta elkartasuna helarazteko deia egin dute Askapenak eta Komite Internazionalistak-ek, urriaren 1ean Bilboko Plaza Biribilean 19:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.

Euskal Herriko hainbat eragile politiko sindikal eta sozialek, gure elkartasun eta babesa eskaini nahi diogu Venezuelako Iraultza Bolivariarrari.

Hain zuzen, intoxikazio mediatiko eta inperioen trikimailuetatik haratago, hainbat izan direlako bertan, sozialki nahiz politikoki emandako aurrera pausuak. Estatu Kolpe eta desestabiliazio kanpainetatik haratago, jakitun garelako prozesu iraultzaile hori herri babes izugarria duela, urteak joan ahala finkatzen ari dena bestalde.

Honela beraz, urriaren 7an izango diren hauteskundeak tarteko, beste pausu garrantzitsu bat prozesua sendotze bidean, urriaren 1ean Bilboko Plaza Biribilean, arratsaldeko 19:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu, ahalik eta eragile eta babes zabalena jaso dezan Venezuelako herri gorriak.

GORA IRAULTZA BOLIVARIARRA!

GORA VENEZUELA!

Antolatzaileak:

Askapena eta Komite Internazionalistak

Atxikimenduak:

Ezker Abertzalea, LAB Sindikatua, Bilgune Feminista, BACHUE Kolonbiar Errefuxiatuen Kolektiboa, “La Puebla” Zirkulu Bolivariarra, Euskadi-Cuba, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Marcha Patriótica (Capítulo Euskal Herria), Euskal Herriko Mumiaren lagunak, Plataforma No más Bases (Euskal Herria-Colombia), Periódico “Resumen Latinoamericano”, Sare Antifaxista…

Konzentrazioa egingo dute Erroman Lander Fernandezek 100 egun bete dituela etxean atxilotua salatzeko

Erromako dozena erdi politikarik eta abokatuk agerraldia egingo dute hurrengo larunbatean Erromako Espainia plazan bilbotarraren askatasuna galdegiteko eta Espainiako Estatuak haren aurka eraikitako “muntaia errepresiboa” gaitzesteko.

Elkartasun sareak elkarretaratzea egingo irailaren 29an Justizia Ministerioaren aurrean.

100 egun baino gehiago pasa dira Lander Fernandez Erroman atxilotu zutenetik. Ia bi urtez Erroman bizimodu normala egiten egondako euskal militante gaztea Italiako Poliziak, Auzitegi Nazionalaren eskari bati erantzunez, ekainaren 13an egindako operazio batean atxilotu zuten.

Haren askatasunaren alde sortutako elkartasun sareak ohar batean dioenez, “leporatzen dioten delitua oraindik frogatu gabe dago, terrorismoarekin zerikusirik ez du eta Italiako sistema juridikoa aintzat hartuta preskribatua egongo litzateke”.

Sare honen arabera, Espainiar Gobernuaren “muntaia errepresibo baten ondorioz” Fernandezek 100 egun daramatza etxean atxilotuta, askatasunik gabe. “Muntaia honek ez ditu justifikatzen ez espainiara estraditzea ezta Italian preso mantentzea”, uste dute.

Orriak