Euskal Herritik Gazara: Bermeoko herriak agur esan dio Estelle ontziari

Legezkanpoko Gazako blokeo gizagabea hausteko helburuarekin Suediatik doan Estelle belaontzia Bermeotik abiatu zen. Bermeoko kaleetan une hunkigarriak bizi izan genituen.

Ikusi bidaiaren edota harreraren argazkien galeria

Leer en castellano

Ikusi beste bideo bat

Askapena eta internazionalismoaren inguruko lekukotzak: Luismi Uharte eta Igor Urrutikoetxea

Luismi Uharte idazlea eta Igor Urrutikoetxea LAB sindikatuko nazioarterako idazkaria, Askapena eta internazionalismoaren inguruan spot honetan.

Askapenaren 25 urteurrenaren harira hainbat testigantza biltzen dira Askapena25 blogean. Luismi Uharte eta Igor Urrutikoetxearen bideoak ikusteko hemen klik egin behar duzue.

2012ko Venezuelako brigadaren 5. kronika

Venezuelarekin elkartasunean joandako Askapenako euskal brigadak Caracas-en ospatu zen XXIII. gazteri antifaxista eta anti inperialistaren kanpaldian parte hartu zuen Venezuelako Unibertsitate Bolibardarrean abuztuaren 4tik aurrera.

Foro honetan herrialde desberdinetako eta erakunde desberdinetako kideekin egoteko, ezagutzeko eta partekatzeko aukera izan zuten brigadistek, hala nola, Ecuador, Argentina, Bolivia, Mexico, Brasil, Venezuela baita Europatik etorritako Frantzia, Kurdistan, Alemaniako adiskideekin batzeko aukera izan. Hortaz foro honetan parte hartzean, aukera paregabea bilakatu zaigu bai bilera bilateralen bidez, zein hitzaldi ireki batean Euskal Herriaren berri emateko, bere historia, ibilibide borrokalaria eta egun bizi dugun egoera itxaropentsua.

Bermeon dago Gazarako bidea hartuko duen Estelle belaontzia

Legezkanpoko Gazako blokeo gizagabea hausteko helburuarekin suediatik doan Estelle belaontzia Bermeora iritsi zen atzo. Udaleko plazan egindako omenaldian une hunkigarriak bizi izan genituen.

Ikusi bidaiaren edota harreraren argazkien galeria

Orriak