Herrira mugimenduak elkartasuna adierazi die gose greban dauden preso politiko palestinarrei

Herrira mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die gose greba hasi zuten 1.600 preso politiko palestinarrei.

Horrekin batera, mundu osoko hainbat estatutan arrazoi politikoengatik espetxeratuta dauden presoei elkartasuna helarazi nahi izan die Herrira-k.

Atzo, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatu zen, baina Herrirak gaurko eguna probestu nahi izan du mundu osoan arrazoi politikoengatik espetxeratuta dauden pertsonei helarazteko.

Arrazoia oso garbia da, data sinbolikoen gainetik, presoen eskubideak egunero errespetatuak izan behar direla uste dugu, hortaz horrelako adierazpenek balio bera dute apirilaren 17an edo hurrengo egunean. Horrekin batera, gaur bertan kasik 1600 preso palestinarrek gose greba hasiko dute eta gure elkartasun guztia adierazi nahiko genieke.

Euskal Herrian, tamalez, ongi dakigu mundu zabalean hainbat direla preso politikoak dauden herriak eta estatuak. Herrirak pertsona guzti hauen eskubide guztiak errespetatuak izan daitezela aldarrikatzen du eta egun bizi duten egoera lehenbailen iraganeko amets gaiztoa bihurtzea espero du.

Aplazadas sin confirmación de fecha las charlas de Gordillo en Gasteiz, Igorre y Altsasu

Juan Manuel Sánchez Gordillok Euskal Herrira eman beharko zuen bisita bertan behera geratu da marinaledako alkatearen eskariz.

Pena handiz jakinarazi behar dizuegu Gasteiz eta Igorren antolatutako hitzaldiak ere bertan behera geratu beharko dutela.

Por pedido expreso de Juan Manuel Sánchez Gordillo, debemos anunciar que queda suspendida la visita que tenía previsto realizar, el Alcalde De Marinaleda a Euskal Herria, en los próximos días.

Por lo tanto, pedimos disculpas por la cancelación de las charlas que estaban previstas para los próximos días en Gasteiz y en Igorre.

Maputxe herriarekin bat Andoainen

Apirilak 18tik aurrera Aste Internazionalista ospatuko dute Andoainen. Aste osoan zehar gune informatiboa izango da Irunberrin, Maputxe herria eta bertako preso politikoei buruzko informazioa zabaltzeko asmoz.

Apirilak 20, ostiralarekin, elkartasun festa internazionalista izango da eta 23.30tan "Pottoka" taldearen kontzertua.

Apirilak 25, 19.00tan, "Maputxe herriren historia eta gaur egungo borroka" izenburuko hitzaldia eskeiniko dute Andoni Alvarez andoaindarrak eta Askapenako kide batek.

"Ni argentinos ni chilenos, MAPUCHES!"

Duintasuna defendatuz gose greban

Duintasuna defendatuz, 1600 preso politiko palestinarrek gose greba muga gabeari ekin diote.

Borroka honen helburuak hauetxek dira: bakartze politika etetea, hezkuntzarako eskubidea berrezartzea, arreta mediko egokia  bermatzea eta familien bisitak errespetatzea hain zuzen.

Preso politikoen nazioarteko egunaren arira hasi dute gose greba palestinarrek, izan ere, egoera jasangaitza da komisaldegi eta gartzeletan. Honetaz gain, gatazkaren parte aktibo izan arren, gatazkatik eta errealitatetik aldendu nahi ditu Israelek, isolamendu, bisita eta bestelako estrategia bidez.

Askapenak, bere elkartasunik beroena eskani nahi lieke, preso eta senitartekoei, eutsi gogor eta animo!!!

Gora palestina askatuta!

Munduko preso politikoak kalera!

Orriak