Internazionalismoa eta aurtengo brigadak mintzagai Igeldoko Kultur Etxean

Donostialdeko Askapenak internazionalismoa eta Venezuelako errealitatea eraman zuen atzo Igeldoko Kultur Etxera.

Ekitaldian bideo batzuk ikusteaz gain elkartasun internazionalistaren gaurkotasunaz eztabaidatzeko aukera egon zen. Honen ondoren Venezuelan egondako brigadista bat lantegi sozialistaz eta demokrazia parte hartzaileaz aritu zen Igeldoko gazteekin.

Era honetan eman zaio bukaera brigadetan apuntatzeko epeari Donostialdean. Hemendik aurrera martxan daude aurtengo brigadak.

Gora euskal brigadistak!

"Filipinas: herri bat borrokan" hitzaldia datorren asteartean Arrasaten

Datorren asteartean, Apirilak 3 18:30tan, "Filipinas: herri bat borrokan" izenburuko hitzaldia eskeiniko da Arrasateko Kultur ateko areto nagusian.

Hitzaldia Filipinaseko Fronte Demokratiko Nazionaleko kide baten eskutik izango da eta herriaren errealitate gordinaren hainbat ikuspegi jorratuko dira: Heri indigenen aurkako diskriminazioa politikoa, enpresa multinazionalen lapurreta etengabea, segurtasun indarren eta paramilitarren jazarpena eta lurren banaketa injustoa, besteak beste.

Hitzaldia ingelesez izango da, aldi bereko itzulpenaren zerbitzuarekin

Txente Rekondo analistak, iaz idatzi zuen artikulua irakurri.

BDS Egunean ekintza solidarioa Bilbon. Israeli Boikot!

Joan den ostiralean, martxoak 30, BDS Egunean, Bilbondo merkatal zentruan dagoen Toys r us dendan sartu ziren hainbat kide internazionalista, jostailu sionistak identifikatu eta markatzeko helburuarekin.

Horietako bat umez mozorrotuta zegoen eta bezeroei zein dendako langileei triptiko informatiboak banatu zizkieten, baita gutuna eman gerenteari helarazteko.

Afede ya no juega con la opresión del pueblo palestino

BDS kanpainaren atxikimenduak Euskal Herrian

La campaña de solidaridad con Palestina puesta en marcha en Euskal Herria bajo el lema "Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin" logra que se retiren los juguetes "Made in Israel" de las tiendas Afede.

Tras tomar contacto con los responsables de diferentes locales de dicha marca en Orereta y Deusto y entregarles una carta informativa sobre la campaña miembros de Euskal Herria Palestina Sarea han comprobado que ya han sido retirados los productos procedentes de Israel de la venta al público.

Israeli Boikot!

Palestina Askatu!

Hamaika Herri Borroka bakarra!

Orriak