Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria!

Leer en castellano

Azken urteotan kapitalaren erasoaldi beldurgarria jasan beharrean aurkitzen da herri langilea: lan murrizketak, eskubide sozial eta politikoen debekuak eta errepresioa.

Krisi garaian gertatu ohi den bezala, agerian utziz bost axola zaiola kapitalari estatu golpeak ematea, herritarrak  pobretu edo hezkuntza edo osasuna bezalako eskubide unibertsalak gutxiengo batzuren eskutan jartzea. Arazoa baina lehenagokoa  da, kapitalismoa bera bezain zaharra alegia. Eredu honek merkatuaren gutiziak baino ez ditu asetzen, besteak beste, herri, langile, emakume eta ama lurra bidegabeki ustiatuz. Beraz ez gara une bateko oldarraldiaren aurka ari, sistema oso baten aurka baizik.

Palestinarekiko elkartasuna indartzea zuen helburu Anoetako Gaztetxean izandako ekimenak

Palestinaren inguruko film laburra eta 2012ko Askapenaren brigaden aurkezpena egin zen Anoetako gaztetxean iazko abuztuan Palestinan izandako bi brigadisteen eskutik.

30 lagun bildu ziren Palestinako erresistentzia herrikoiari buruzko "Palestine, for the Resistance" film laburra ikusi, eta ondoren, brigadisten esperientzia entzuteko. Eztabaidatzeko tartea egon zen ere, bertaratutakoen zalantzak argituz.

Ikasle Abian aldizakarian Elkartasun astea eta Italiako ikasle mugimenduari buruzko erreportaia

"Ikasleak Abian" aldizkariaria irakurtzeko edo deskargatzeko

Bideoforuma Barakaldon: Lantegi eta kooperatiba sozialistak Venezuelan

Ostiralean, hilak 23, 19:30etan (Ekobarakaren lokalean, San Juan kaleko 10.zbk) Venezuelako lantegi eta kooperativa sozialistak ezagutzeko aukera izango da Barakaldon.

Venezuelan egondako brigadistak izango ditugu gurekin, eta segidan  "5 fabricas, control obrero en venezuela" Dario Azzelliniren filma ikusteko aukera izango da.

El viernes 23 de marzo a las 19:30 horas se realizará en el local de Ekobaraka (Calle San Juan nº10) un Video-forum para acercar la realidad de las Cooperativas y fabricas socialistas venezolanas.

Contaremos con la participación de los brigadistas en Venezuela y proyectaremos la pelicula "5 fabricas, control obrero en venezuela" de Darío Azzellini

Orriak