Gasteizen ere ikasleen nazioarteko eguna aldarrikapen egun

 

Ikasleen nazioarteko eguna dela eta, Gasteizko letren fakultatean azaroaren 16an ekimenak egingo dira ikasle abertzaleak deituta, gainerako eragileekin batera.

Itxialdian, goizeko  11etan hasiko dira ekimenak eta arratsaldeko 20 etan internazionalismoari buruzko hitzaldia izango da, Askapenaren eskutik eta ondoren afari internazionalista burutuz.

Gonbidaturik zaudete beraz, bertan parte hartzera.

Txileko ikasleen borrokak hizpide

 Azaroaren 17an, ikasleen nazioarteko egunean Ibaetan Txileko ikasle mugimenduaren borrokaren inguruko bideo emanaldia izango da, Ikasle Abertzaleak eta Askapenak antolaturik eguerdiko 12etan areto nagusian. 

2011. urtea ikasle txiletarrentzat hezkuntza sistema ezbaian jartzeko urtea izan da. 2006an“Pinguino iraultza” bezala ezagutu den erreformaren porrotean dute jatorria. Egungo hezkuntza sistema txiletarra Augusto Pinochet-en garaian sortua izan zen, estatuaren gainerako legedi eta antolaketa oro bezala.  Hezkuntzaren pribatizazio bidea nabarmena da, egun estatuak hezkuntza sistemak duen gastuaren %25ematen baitu  eta gainerako hiru laurdenak ikasleek eurak.

Txileko hezkuntza sistema Latinoamerikako hoberenetarikoa bezala ikusita badago ere eta jarraitu beharreko eredu bezala saltzen badute ere, errealitatea askoz gordinagoa da, hezkuntzari sistemari, ikasle bakoitzak aportatu beharreko diruan soilik Estatu Batuak baitaude Txileren aurretik. Bekak barregarriak dira eta berauek lortzeko baldintzak are gehiago. Unibertsitearen kostuak hilero 150 $-ekoak dira bataz beste eta langile baten soldata minimoa 172 $ dira.

Egoera honen aurrean txiletar gazteria matxinatzen hasi zen eta azken urteetako herri mugimendu garrantzitsuenetakoa izatera iritsi da, etorkizunari ateak irekiz eta Txileko gobernu kontserbadoreen politikei hortzak erakutsiz.

Canoren erahilketa dela eta

Azaroaren 5ean izandako gertakarien arira, Askapenak honakoa jakinarazi nahi du:

Bakerako eta negoziaketarako aukera paregabea galdu du  berriz ere eta  hala beharrez  Santosen gobernuak, Uriberen bide orriari jarraiki. Izan ere, azken urteetan FARC EP-ek eta baita ELN-k ere, pausu garrantzitsuak eman dituzte bake bide bati ekiteko, besteak beste, “giza ituna” deiturikoan eta   Piedad Cordovaren bitartekaritzari esker, insurgentziak hainbat bahitu askatu ditu. Gobernuak ez dio ordea maila berean erantzun jarrera eta ekimen hauei eta errepresioa eta bide armatuaren hautua baino ez du egin, duela bost hamarkada egin bezala, oraingoan FARC-en buruzagia zen Alfonso Cano estrajudizialki erahilaz.

Heriotzaz geroztik igorritako bigarren komunikatuan, gerrilariek euren irmotasuna azaldu dute, adieraziz ez dituztela armak utziko ez eta antoaltzeari uko egingo ere, gatazkaren arazoak bere horretan dirauten bitartean. Izan ere, ez dira nolanahikoak Kolonbiako herriak jasan eta bizi behar dituztenak egunerokoan: 4 milioi barne errefuxiatu eta 6 milioi errefuxiatu atzerrian, 50 mila desagertu baino gehiago, paramilitarismoa eta positibo faltsuak estatuaren esku hartze zuzenarekin, 7500 preso politiko, biztanleriaren erdia pobreziaren mugan…

Honegatik, azken erahilketa salatzeaz gain, Kolonbiako gobernuari dei egiten diogu, behingoz irtenbide demokratiko bati bide emango dion negoziaketa prozesu bati hasiera eman diezaion. Ondorioz, ideia eta proiektu  guztiak defendatuak izan daitezen, inpunitatearekin amaitu dadin, nekazariek lurrak izateko eskubidea izan dezaten,  jatorrizko herrien  eskakizunak beteak izan daitezen eta   pobrezia eta mixeriari bide eman dion eredu ekonomikoa amaitu dadin.

Hamaika herri borroka bakarra!
 

Elkarretaratzea Gasteizen Israelgo jostailuen salmenta salatzeko

Joan den asteazkenean, 20 lagun kelartu ziren Gasteizko Imaginarium dendaren aurrean jostailu israeldarrak saltzen direla salatzeko asmoz.

Pankarta zabalduz eta eskuorriak banatuz jendearen jakin mina piztea lortu zuen ekimenak. Batzuk komentatu zuten jadanik hasi direla gabonetako opariak erosten eta kontuan hartuko dutela emandako informazioa.

Kanpaina honen hasiera besterik ez da izan Gasteizen, hemendik aurrera hitzaldi, erakusketa eta hainbat ekimen antolatuko baitira.

Duela aste batzuk bertako gerenteari gutuna helarazi zaio Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions; Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainaren arrazoiak.

Ver la carta en castellano entregada a la gerencia de Imaginarium de Gasteiz, tienda que comercializa juguetes 'made in Israel' en Euskal Herria.

Orriak