Palestinako brigadaren 7.kronika: Aitortu gabeko herriak

Gure azkeneko geltokia Negueveko desertuan izan da. Israelen barruan bagaude ere, arabiarren aurkako injustiziek bizitza bizitzea ere ia ezinekoa egiten dute bertan bizi direnentzat. Beduinoez ari gara, hain zuzen ere. Beduinoak, tradizioz, desertuan bizi izan dira eta komertzianteak izan dira; euren bizitza aurrera eraman dute. 1948ko Nakba ondoren, ordea, haien egoera okertuz joan da Israelgo estatuak oinarrizko eskubideak zapaltzen dizkietelako egunez egun.

Berez israeldar hiritartasuna badute ere, ez dituzte hiritarren baimenneta eskubideak bermatuta. Beduinoen 45 herri ez daude herri bezala aitortuta, beraz aitortuta dauden 7 herri bakarretatik kanpo eraikitzen dituzten etxe guztiak ilegalak dira, beraien lurrak badira ere. Hau kontrolatzeko hegazkinak noiznahi pasatzen dira herrixketik, eraikin berriak identifikatu eta botatzeko.

Euskal Herrian ireki den prozesuarekin eta Rafa Diez-ekin elkartasun adierazpena Latinoamerikako sindikatuen IV. Bilkuran

Aurreko astean, Managuan (Nikaragua) "Latinoamerikako sindikatuen IV. Bilkura" ospatu zen.

Bertan  Latinoamerikako sindikatu ezkertiar nagusienak biltzen dira urtero: Uruguaiko PIT-CNT, Brasilgo CTB, Argentinako CTA, Kubako CTC, Venezuelako UNT, Ekuador-eko CTE eta abar luze bat, 28 Herrialdetako 330 delegatu baino gehiagok parte hartuz, 152 sindikaturen izenean.

Bilkura honen helburua Latinoamerikan ematen diren ezkerreko prozesuei bultzada ematea zen eta Europako hainbat klase sindikatu gonbidatuak izan dira: Portugaleko CGTP, Greziako PAME, Frantziako CGT, CIG, LAB. Aurten Daniel Ortegak itxi du bilkura eta Euskal Herrian ireki den prozesuarekin eta Rafa Diez-ekin elkartasun adierazpena onartu da aho batez eta txalo artean.

Ebazpena irakurri

Actividades en solidaridad con l@s pres@s politic@s en Buenos Aires

Ver galería de fotos

Este pasado domingo 28 de agosto, en el marco de una convocatoria que hizo el gobierno derechista de la Ciudad de Buenos Aires, que con evidentes tintes demagógicos "celebra" a las diversas colectividades que viven en Argentina, le tocó el turno a los vascos y vascas.

Para ello, encargó la organización de la jornada al Centro Vasco de Buenos Aires (Laurak Bat) y en la misma se realizaron actividades culturales y gastronómicas, asi como la participación de otros centros vascos de los alrededores de Buenos Aires que adhirieron a la misma.

Palestinako brigadaren 6.kronika: El judío errante

Judio errante: urik gabe ere erraztasunez hedatzen den more koloreko landarea. Israelgo kibutz batean topatu genuen landare hau lehenengo aldiz. Bertako batek emandako definizioa, erraz aplikatu dezakegu Palestina eta Israelen arteko errealitate gordinera.

Jerusalemeko kale jendetsu eta zaratatsuak uzi eta Bet Shemesheko Tzora kibutz armoniatsu eta lasaiera iritsi ginen. Zer dira, ordea, kibutzak? Hasiera batean, komunitate sozialista puruak ziren. XX. mendearen hasieran sortu ziren komunitate hauek, komunismo sobietarra eredutzat hartuz. Kibutzen historia, hala ere, prozesu bat izan da. Bertako emakume batek esan zigunaren arabera, hasieran lanerako eta segurtasun bila etorri baziren ere, pixkanaka komunitateak forma hartzen hasi ziren.

Orriak