El recuerdo de la Masacre del Filtro en Montevideo y Bilbo

Bilboko ekitaldiaren argazki galeria

Crónica de la Brigada de Askapena publicada en Gara sobre el acto de Montevideo

Video del acto de Recuerdo del Filtro en Montevideo 2011  (I)

Video del acto de Recuerdo del Filtro en Montevideo 2011  (II)

Video realizado sobre la Marcha del Filtro en Uruguay (2010)

Saludo de Norma Morroni (2010)

Homenaje a Norma Morroni realizado en Bilbo en el 2009

Bilbon irakurritako testua:

1994eko abuztuaren 24ean, Josu Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Mari Lizarralde euskal errefuxiatuak Uruguaytik Espainaratzeko agindua betetzear zela eman ziren gertakari tamalgarri hauek. Asilo eskubidearen alde bildutako milaka herritarren aurka gogor kargatu zuen Uruguayko poliziak.

Palestinako brigadaren 5.kronika: Arabiarrak Israelen

Israelgo estatuaren barruan errealitate desberdinak daude. Nazionalitate israeldarra duten palestinarrak; palestinar musulmanak, palestinar juduak eta palestinar kristauak. Israelen jaiotako judutarrak eta munduko txoko desberdinetatik etorritakoak. Siriarrak. Siriar arabiarrak, batzuk musulmanak eta besteak drusoak. Eta abar luze eta korapilatsuak.
 
Dena den, demokrata deritzon Israelgo estatuak ez ditu maila berean zaintzen batzuen edo besteen eskubideak. Palestinarren sakabanaketa eman zenean, %20 Israelgo esatuaren barruan gelditu zen. Bertan bizitzeak diskriminazioa eta zapalkuntza suposatzen diete; israeldar hiritartuak badira ere, palestinar arabiarrak direlako berez.
Gobernuak arabiar eta judutarren komunitateetan inbertitzen duena ez da inondik inora antzekoa ere.

Venezuelako brigadaren 5.kronika: Unibertsitateak, oraindik irabazteko guneak

Duela 12 urte hasi zen prozesu iraultzaileak aurrerapauso asko eman ditu arlo ezberdinetan; hezkuntzan , osasunean eta ongizatean, oro har. Hala ere oraindik ere prozesu bat den heinean, lan handia dago egiteko hainbat esparrutan. Horien artean garrantzitsuenetako bat, unibertsitate publikoan. Izan ere, oraindik eskuinaren esku baitago erabat.

Unibertsitatea oposizioaren menpe egoteak, arazo eta ondorio larriak sortzen ditu. Unibertsitatea ez baitago guztien esku. Sistema klasista erabiltzen dute nor sartzen den eta nor kanpoan gelditzen den erabakitzeko. Hau da, dirudunek sarbidea erosten dute eta dirurik ez dutenentzat, oso zaila izaten da bertan sartzea. Honela, ezkutuko negozio normalizatua izaten jarraitzen du.

Palestinako brigadaren 4.kronika: eguneroko errepresioaren salaketa

Aurreko kroniketan Beit Omar herriari buruz hitz egin genuen. Gogoratuko duzuenez, bertako egoera latza da. Beit Omarreko ekonomia iturri indartsuena nekazaritza da eta lurretik bizi dira, baina herria inguratzen duten sei koloniek ura kendu eta landa eremuak lapurtzen dizkiete.
 
Egoera hau salatzeko, larunbatero kolonia baten parean kokatzen diren nekazal eremu palestinarrera inguratzen dira. Soldaduek ez diete pasatzen uzten, baina normalean nahiko manifestazio baketsuak izaten dira; herritarrek bere hitza soilik erabiltzen baitute soldaduei egoera azaldu nahian.

Orriak