Parte hartzearen eta herritarren erabakitzearen errespetuaren aldeko manifestazioa Gasteizen

parte hartzea gasteizAskapenak bat egin du Gasteizen deitutako manifestazio honekin eta herritarrak parte hartzera deitzen zaituztegu. 30 elkarte eta auzo elkarte baino gehiago gara instituzioetan gure parte hartzea ukatua izan eta hor salatu asmoz batu garenak:

Bilgune feminista, Aran Emakume Taldea, SOS Racismo, Elkartzen, Comisión por una consulta en Lakua Arriaga, AHT Gelditu Elkarlana, Euskharan, Plataforma en defensa del hospital de Santiago y la sanidad publica, Gasteiz Txiki, Betiko Gasteiz, Barrrenkale, Olarizukoak, Uribe Nogales, Zazpigarren Alaba, Bizigarri, Errota Zaharra, Eureka Txiki, Judimendikoak, Zabalgana Batuz, Salburua Bizirik, Movimiento Antirrepresivo, Gazte Independentistak, Lumagorri, Antenarik Ez  Gasteiz, Gasteiz – 0,1 Plataforma, Askapena, Eguzki, VVA, Comisión 3 de marzo, EHE, Gasteizko Bertso Eskola,  Gasteizko Gaztetxea eta  Gasteizko Txosna Batzordea.

Manifestua euskaraz.

Manifiesto castellano.

Maiatzak 7 arratsaldeko 18:00tan Bilbo plazan/El 7 de Mayo a las 18:00 en la plaza bilbo

MANIFESTECIÓN POR LA PARTICIPACIÓN CIUDADANA Y EL RESPETO A LA VOLUNTAD POPULAR

Inperialisten kongresua Donostian

Aste honetan, asteartetik hasita ostiralerarte Donostiako Kursaal-ean misilen inguruko nazioarteko enpresarik garrantsitsuenak bildu dira. 7.en konferentzia osatu dute bertan, Europarako apustuak zehazteko antimisilen gainean. Askapenak gogor salatzen du lehenik eta behin Donostiako Udalaren jarrera, izan ere, hipokresiaren mugak berriz ere surrealismoaren gaina jo dute. 2016ko urtean, kultura eta bakearen hiritzat duen Donostiako kandidaturak, isilpean, ezkutuan inperialismoaren magnateei ateak zabaldu eta alfonbra "gorria" jarri baitie lotsagabeki mundu mailako gerra negozio handienei. Tartean, Raytheon edo Lockheed gisako gerra enpresak izan dira.

Ezin ahaztu ordea, negozio hutsa den arren  salerosketa jardunaldi hau enpresa hauentzat, hamaika herri direla, inperialismoaren eraso hauek jasan behar dituztenak. Azken asteetan Libiari begira jarri garen arren, zein izango da hurrengoa? Inperialismoaren estrategiak nora begira jarriko ditu bere misilak, bere gerra untziak? Bitartean, Donostiako Udala edo Hertzantza bera, gerraren kongresuak babesten eta ixilarazten jarraituko dute, ahoa, bakeaz eta bakearen kulturaz puzten zaien bitartean.

Inperialismorik ez Euskal Herrian!

Inperialismoaren konplizeak kanpora!

Basque Info: Bildu banned

bilduBildu is an electoral coalition created by Eusko Alkartasuna (Basque social democrats - founding members of European Free Alliance) and Alternatiba (Local pro-sovereignty split from the United Left) for the coming local and provincial elections (22nd May). This coalition is open to pro-independence left independent candidates, which share its political project and want to work for peace and normalisation in the Basque Country.

#Bildu-ren ilegalizazioaren kontrako elkarretaratzeak nazioartean (Zaragoza, Valentzia, Dublin, Edinburgo, Barcelona, Madril...)

bilduGaurtik hasita eta igande bitartean hamaika izango dira nazioartean Euskal Herriarekiko jasoko ditugun elkartasun keinuak. Euskal Herriarentzako Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko eta Bilduren legalizazioa exijitzeko hainbat mobilizazio eta elkarretaratze burutuko dira gaur eta datozen egunotan.

Gaur bertan Burjassot herrian (Valencia-Països Catalans) Endavant eta Euskal Herriaren Lagunek deituta elkartaratzea izango da eta Aragoin ere "Coordinadera por o Dialogo y a Negociación d’Aragón"-ek deituta  elkartaratzea egingo dute Zaragazoka Plaza d'Espanya-n eta Bartzelonan 20.00etan Plaça Sant Jaume-n, Amics i Amigues d'Euskal Herria-k deituta, Madrilen sare sozialen bidez zabaldu da deialdia "Tribuna Constitucional-aren aurrean 18:00etatik 20:00etara elkartaratzea egiteko. Dublin-en ere 19:15etan izango da elkartaratzea eta Eskozian berriz Edinburgon elkarretaratzea larunbatean, hilak 7 14:00etan bietan Euskal Herriaren Lagunek deituta. Alemanian zabaltzen ari dira komunikatu hau.

Seguruenik datozen ordu eta egunetan mobilizazio gehiagoren berri helduko zaizkigu, izan ere, atzo bertan Euskal Herriaren Lagunak eta euskal diasporako 40 taldek komunikatu bat atera zuten salaketa eta mobilizazioak egiteko.

Orriak