"Apartheid contra el pueblo palestino" hitzaldia, ostegunean hilak 17, Leioako EHUn

Martxoa 17, 11:30etan Leioako Zuzenbide Falkultatean

Hitzaldia: "Apartheid contra el Pueblo Palestino"

Hizlaria: David Bondía, profesor de Derecho Internacional Público en la Universidad de Barcelona

Antolatzailea: EHU-PACBI

Sahara eta Palestinarekiko elkartasun eguna giro onean ospatu zuten Alegin

Preso politiko maputxeak gose greban hasi dira

2009ko uztailean gose greba luze bati ekin zioten maputxe preso politiko guztiek, eskakizunen artean, lege antiterrorista ezabatzea zuten helburu. Gobernuak, zenbaitekin negoziaketan hasi eta batasuna apurtu zuen lehenik, ondoren, ohikoa den bezala politikari askorengan, hitza jan zuen, ez zuen lege antiterrorita atzera bota, Pinochet-en ereduarekin jarraituz. Oraingoan, Lebuko gartzelako CAM-eko kideak ekin diete gose grebari, epaiketa justu bat eskatuz eurentzat, eta aurreko eskakizun beretsuak berriro hartuz. Askapenak, ohar honen bidez bere elkartasuna adierazi nahi die, protestan hasitako kideei.

Hamaika herri borroka bakarra!

MARICHIWEU!

Jarraian martxoaren 15ean helarazitako komunikatua duzue:

Brigadak 2011 aurkezpena Irunen ostegunean

brigadakMartxoaren 17an, ostegunarekin, Irungo Lakaxita gaztetxean Bidasoaldeko Askapenak udan burutuko diren brigaden aurkezpena antolatu du arratsaldeko 7 t'erdietan. Brigadak, joan etorriko elkartasuna lantzeko internazionalismoaren bitarteko garrantzitsuenetakoa dira. Euskal Herriaren egoera munduan zabaltzeaz gain beste herri batzuetan ematen diren esperientziak ezagutzea eta jendarteratzea dute xede. Aurten brigadak berrikuntza nabarmena edukiko dute, izan ere, herri mugimendu ezberdinekin batera ikasitakoa praktikara eramaten saiatuko baikara.
Brigaden informazio osoa

Orriak