"Feminismo Islamikoa" hitzaldia Santurtzi-n

feminismo islamikoa mamarigaDatorren ostiralean, martxoak 18, 19:30ean Feminismo Islamiko hitzaldia izango dugu Askapena eta Gite-Ipesen eskutik. Mendebaldarron aurreiritziak astintzeko prest?

Mamarigako Kultur Etxea

www.kulturetxea.com

mamarigakokultur@yahoo.es

El viernes que viene, 18 de marzo, a las 19:30 tendremos la charla Feminismo Islámico de la mano de Askapena y Gite-Ipes.

¿Dispuest@ a olvidar los prejuicios occidentales?

Kontzertuak eta brigaden aurkezpena Ordiziko gaztetxean

ZAPATISTAS CRONICA DE UNA REBELIONMartxoak 19 larunbatean kontzertuak izango dira 22:00tan
- LA MEXICANA CLANDESTINA
- ERRIBERA (madrildik)

Eta martxoak 25 ostirala 19:00tan "ZAPATISTAS CRONICA DE UNA REBELION" dokumentala ikuskai eta honekin batera 2011ko Askapenaren Brigadak aurkeztuko dira.

Anima zaitezte!!!!

Ordiziako gaztetxea: lip duba

Arbizun inaute festa berezia Mardarekin eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin

Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago Arbizu, eta bertako haurrek, gurasoek eta herritarrek ederki ezagutzen dute adiskide palestinarren egoera. Arbizuko udal ordezkariak, iazko udan Palestinan izan ziren, Biladi Hadi elkartasun brigadaren baitan, Porrotxekin eta beste hainbat lagunekin batera. Pasa den ostiralean, Porrotx Arbizun izan zen, Pirritxekin eta Marimototsekin batera, udan hasitako erreportajea amaitu nahian, eskolako eta ikastolako haurrek palestinarrei elkartasuna adierazteko antolatu zuten festan.

Israeli mokadutxoa

hondarribia isrraelRuben Sánchez Bakaikoa, Askapenako auzipetua, GAUR8-n

Azken urteetan ugari izan dira Palestinarekin elkartasunez israelgo estatuari eta berau ordezkatzen dutenei egin zaizkien boikot ekimenak: TelAviv-eko Maccabiri (adi laster ditun hemen berriz ere!), Noari, isrraeldar produktuak saltzen dituzten H&M, Imaginarium edota El Corte Inglés-i... Protesta egin bai, baina helburua beti urrun.

Pasa den astean, ordea, garaipen handi bat lortu zen Hondarribin: isrraeldar sukaldaritzaren gaineko jardunaldiak bertan behera geratu ziren. Garaipen handi bat, izan ere, jardunaldiotan sartuta zeudenak ez dira atzera errez egiten duten horietakoak (atzera egiten jakitea jakintsuen dohaia omen da eta...). Babesle handiak zituzten: espaniar estatuko israeldar enbaxadorea, Iñaki Galdos gipuzkoar aldunditik eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea. Aurrekontua ere ez zen txikia izango.

Bada dena bertan behera! Batzuen bihotzerrea!

Oraindik ere bada pentsatzen duenik boikot kanpaina hau sukaldaritzaraino hedatzea jana eta politika nahastea dela eta kultura, musika, kirola edo otarteko bat ez direla politikaren nahastu behar. Golameko gailurretako ardoak, Jordan hegietako datilak, isrraeldar oliba olioa eta plater goxoak egitera etortzekoak ziren 4 sukaldariek gure minagainaren errekonozimendua merezi dutela eta ez boikota.

Orriak