Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko.
Bilboko ekimena, Moyua Plazan izango da eguerdiko 12etan, Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan eta Laudiokoa Lamuza Plazan 19:30etan. Gasteizen, bi izango dira Askapenak antolatuko dituen ekimenak: Apirilak 16, asteartea. Hitzaldia 19:30tan Zapateneo kultur gunean: "Sahara, errepresioa eta preso politikoak" eta Apirilak 17, asteazkena. Kontzentrazioa 19:00retan Korreosen
Hauek dira lehenengo deialdiak, baina beste hainbat herrietan izango dira ere, eta horregatik konfirmatzen diren heinean horien berri emango dizkizuegu.
Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!
Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi
Munduko preso politikoak kalera!
Hamaika herri borroka bakarra!