Askapenak eta Euskal Herriaren lagunak (EHL) taldeek martxoaren 2tik 10era Euskal Herriarekin VII. elkartasun astea antolatu zuten Latino Amerika eta Europako herri ezberdinetan.
Hainbat ekimen antolatu ziren, eta ekimen horietako protagonistak, Euskal Herriko eragile ezberdinak izan ziren, hala nola, Elkartzen, Ahaztuak, Bilgune feminista, Euskal Herrian euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Ernai, presoen bitartekariak eta Askapena.
A desalambrar irratsaioan, elkartasun aste horretan parte hartu zuten hiru eragileetako kideak izan dira, Elkartzeneko Guillermo, Ikasle Abertzaleetako Xabi eta Askapenako kidea den Guillermo, eta aste horren berri eman digute.
Ikusi Nazioarteko elkartasun asteko argazki galeria
Alemanian ere hamaika ekimen antolatu egin dira
Europa eta Amerikako hainbat hirietan 197/2006 doktrina salatzeko antolatu dira. Ikusi argazkiak