Berria egunkarian argitaratutako artikulua
'Ez dugu izaterik aske haiek gabe! Euskal preso eta iheslariak kalera!' lelopean, munduko txoko askotara iritsi da aurten ere, zazpigarrenez, Euskal Herriarekiko elkartasuna.
Ikusi Nazioarteko elkartasun asteko argazki galeria
Alemanian ere hamaika ekimen antolatu egin dira
Europa eta Amerikako hainbat hirietan 197/2006 doktrina salatzeko antolatu dira. Ikusi argazkiak
"Herriok elkarren laguntza eta samurtasuna behar dugu: joan eta etorriko elkartasuna". Horixe da Askapena erakunde internazionalistaren oinarrietako bat. Mende laurdena bete berri du, eta urtez urte aritu da hamaika herrirekin elkartasunezko zubiak eraikitzen; horien bidez antolatu zuen, joan den martxoaren 2tik 10era, Euskal Herriarekiko VII. Elkartasun Astea ere. Eta etorri zen elkartasuna Europako zein Latinoamerikako hamaika herritatik: hogeita hamar ekitaldi baino gehiago egin dira, besteak beste, Mexiko DFn, Buenos Airesen, Londresen, Bretainian, Madrilen, Belfasten, Parisen eta Dublinen. Baita Milanen, Torinon, Bolognan eta Napolin (Italia) eta Bordelen (Okzitania), Naoneden (Nantes, Bretainia), Roazhonen (Rennes, Bretainia) eta Parisen ere. 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute.