Asteburu honetan II Jardunaldi Internazionalista antolatu du Iruñeako Askapenak.
Askapenaren 25. urteurrenaren ospakizunen barruan, Atarrabiako Gaztenean Maputxe herria izango dute hizpide hitzaldia, musika eta gastronomiaren bidez.
Hala, ostiralean, hilak 26, 20:30etatik aurrera maputxe herriko janaria dastatzeko aukera izango da.
Igandean, berriz jardunaldiario bukaera emateko Maputxeen borrokari buruzko hitzaldia izango da 19:00etan.
Maputxe herriaren borrokaren historia
Herri zapalduon kontakizuna beti dago lotua herrien altxamendu eta inperioen kolonizazioekin, garaile eta garaituekin. Maputxe herriak ere dakigunez, Inken aurkako gudak izan zituen lehenik, baina azken bost mendetara erreparatuz gero, ez dira gutxi izan beraien aurka, Abya Yala hegoaldean izandako eraso inperialistak eta hauei erantzun asmoz antolaturiko herri erresistentziak.
Historian zehar izan den geozidiorik basatienean, “amerikaren kolonizazioan” alegia, maputxeek gogor egin zuten Gaztelako tropen aurka, hain gogor, jatorrizko herririk bakanetarikoena baita berau kontinente osoan aurre egiten tropa inperialei eta ondorioz hitzarmenak egitera behartu zuten biblia eta ezpataren erreinua.