Uztailak 25, asteazkena, 18:30tan Arrasateko gaztetxean "Bloqueo: La guerra contra Cuba" dokumentalaren emanaldia.
Uztailak 26 osteguna, Kubatar jaia Arrasateko gaztetxean. Mojitoa egongo da.
Aste osoan zehar kubako iraultzaren erakusketa.
Aurten beteko dira 50 urte Kubak Inperio Estatubatuarraren blokeo itogarriari aurre egiten diola...
... herriak amerikarren txotxongilo zen Fulgencio Batista presidentea (herri ia analfabeto, behartsu eta eskubide bako baten diktadorea) bota zuelako, iraultzaren bitartez. Izan ere, 1959an, Habanan gerrillari iraultzaileak garaile sartzeaz batera, aro berri bat zabaldu zen Latinoamerikan, inperialismo eta kapitalismo basatiari gaina hartzea posible dela erakusten duena.
Karibea, ordura arte, etxe-atzeko ortutzat hartzen zuten Estatu Batuek, edo Che Guevarak zioen bezala, erretagoardiako kokagune estrategikotzat. Beraz, iraultza EEBBen hegemoniarako eredu arriskutsua bihurtu zen, lehengai eta baliabide larregi bako uharte txiki batek hain ongizate maila altua lortu eta jardun internazionalista eraginkorra abiatu zuelako. Iraultza zabaldu zitekeela ohartu zirenez, EEBBek eraso sistematiko ugari abiatu zituzten, eta blokeoa izan zen larriena eta iraunkorrena.