Askapenaren oihala josten - Construyendo el mosaico de Askapena - Créons la mosaïque d'Askapena

Askapenaren oihala josten

En castellano

En français

Askapenak 25 urte egingo ditu aurtengo udazkenean eta agian zu ere izan zara Askapenako militantea, brigadista, laguntzailea... behar den bezala ospatuko dugu Azaroaren 10ean Altsasun.

Izan ere, ehunka, milaka, euskaldunek ezagutu dugu euskal internazionalismoa Askapenari esker, euskal elkartasuna osatzen duten ezinbesteko bi aldeak: batetik munduko herriak maiatazen ikasi dugu, bai eta beraien alde borrokatzen ere, eta bestetik geure herriaren askapen borrokan ere murgildu gara, hori delako geuretik munduko herrien eraikitzeko ekarpenik behinena.

Bretainiako Euskal Herriaren Lagunak-en salaketa

En castellano

Nantes, Brest eta Rennes-eko "Euskal Herriarekin elkartasunerako batzorde bretoiek" St Cyr-eko eskola militarreko promozio berriari emandako izenak, « De Castelnau » izenak alegia, adierazten duen eskandalua salatu nahi dute.

Eskuin muturreko kide zen jeneral frantses honek babesa eskaini zion Franco diktadore frankistari Espainiako gerra zibilean zehar.
St Cyr-eko militarrek, ofizial izateko hautagaien promozio bati demokraziaren etsai baten izena jartzerakoan, beste behin ere argi utzi dute ez dutela etika demokratiko askorik.

Beraz, J.Y Le Drian defentsa ministroari promozio honen izena aldatzeko eskatzen diogu, borrokalari errepublikano euskaldun, katalan eta espainolei zor zaien errespetuaren izenean, haiek izan baitziren Europan faxismoaren aurka altxatu ziren lehenak eta batzuengatik Frantziaren askapenaren alde borrokatu zutenak!

Euskal Herriaren Lagunak-Naoned

Euskal Herriaren Lagunak-Brest

Euskal Herriaren Lagunak-Roazhon 

Paraguayen izandako estatu kolpea eta Askapenaren 25.urteurrena hizpide Mundu Hotsak irrati saioan

Antxeta Irratiko Mundu hotsak irrati saioan kolaborazio egin dugu aste honetan. Paraguayen burututako estatu kolpea lehenegoz eta Askapenaren 25. urteurrena izan ditugu hizpide.

Mundu Hotsak irratisaioa asteazkenero 20:00etatik aurrera emititzen da eta Arrosa sareari esker hainbat irratietan ere entzuteko aukera duzue.

Arran antolakundea sortu dute Herrialde Katalanetako gazte independentistek

Prozesu luze baten ostean, Herrialde Katalanetako Maulets eta CAJEI gazte erakunde independentistek bat egin dute Arran sortzeko.

Iragan asteburuan Capelladesen (Bartzelona) burututako asanbladan hartutako erabakietatik sortu da 600 militantetik gora dituen gazte antolakunde berria (36 eskualdetako ordezkaritza izango du). Ezker independentistako gazte erakunde bezala aurkeztu da.

Orriak