Martxoaren 30ean BDZ Eguna edo Israeli Boikot nazioarteko eguna, deituta dago eta Gasteizen izango den kontzetrazioa parte hartzeko deia egiten du Askapenak.
Hitzordua, gaur, Imaginarium dendaren aurrean izango da (Dato Kalean) 19:30etan.
1948an, Nakba egunean, Israelgo Estatua sortu zenetik, bere izatea palestinarren aurkako jazarpen eta bazterkerian oinarritu da. Israelgo Estatua, bere legedia, egitura, konstituzioa, ideologia sionistan oinarritzen da eta sionismoa arrazakerian oinarritzen da.
Ondorioak hauek dira gaur egun: miloika errefuxiatu palestinar, Gazak pairatu zuen sarraskia eta egun sufritzen duen setioa, Zisjordanian eraikitzen ari diren Apartheid Harresia era Jerusalemgo palestinarren etxeen suntsitzea eta legez kanpoko kolonietan sionistentzat etxeak etengabe eraikitzea. Bazterkeria sionistaren eredu batzuk baino ez dira.