Azken urteotan kapitalaren erasoaldi beldurgarria jasan beharrean aurkitzen da herri langilea: lan murrizketak, eskubide sozial eta politikoen debekuak eta errepresioa.
Krisi garaian gertatu ohi den bezala, agerian utziz bost axola zaiola kapitalari estatu golpeak ematea, herritarrak pobretu edo hezkuntza edo osasuna bezalako eskubide unibertsalak gutxiengo batzuren eskutan jartzea. Arazoa baina lehenagokoa da, kapitalismoa bera bezain zaharra alegia. Eredu honek merkatuaren gutiziak baino ez ditu asetzen, besteak beste, herri, langile, emakume eta ama lurra bidegabeki ustiatuz. Beraz ez gara une bateko oldarraldiaren aurka ari, sistema oso baten aurka baizik.
Palestinaren inguruko film laburra eta 2012ko Askapenaren brigaden aurkezpena egin zen Anoetako gaztetxean iazko abuztuan Palestinan izandako bi brigadisteen eskutik.
30 lagun bildu ziren Palestinako erresistentzia herrikoiari buruzko "Palestine, for the Resistance" film laburra ikusi, eta ondoren, brigadisten esperientzia entzuteko. Eztabaidatzeko tartea egon zen ere, bertaratutakoen zalantzak argituz.
Ostiralean, hilak 23, 19:30etan (Ekobarakaren lokalean, San Juan kaleko 10.zbk) Venezuelako lantegi eta kooperativa sozialistak ezagutzeko aukera izango da Barakaldon.
El viernes 23 de marzo a las 19:30 horas se realizará en el local de Ekobaraka (Calle San Juan nº10) un Video-forum para acercar la realidad de las Cooperativas y fabricas socialistas venezolanas.