Leer en castellano
Manifiesto del Lenin Eguna 2011
Urtero legez, iraultza boltxebikearen urteurrena heltzear dela, Lenin Eguna antolatuko dute Otxarkoagan. Azaroaren 5ean Boltxe Kolektiboak, EHK-k eta Iskrak prestatuko duten ekimenean internazionalismoa egungo testuinguruan eta mugimendu horrek langileriarengan duen eraginari buruzko eztabaida egingo dute.
Iraultza boltxebikearen urteurrena heltzear den honetan, Otxarkoagan Lenin errusiar buruzagi komunista gogoraraziko dute urtero antolatzen duten Lenin Egunean. Aurten, azaroaren 5erako larunbata, prestatu duten egitarauan XXI. mendeko internazionalismoa jorratuko dute ekimen ezberdinen bitartez.
Horrela, 11:30ean Gabi Basañez eta Walter Wendelin internazionalismoari buruz eztabaidatuko dute. Ondoren, Aitor Baldak internazionalismoaz jardungo du langileen ikuspuntutik.
Eztabaidaren ostean lore-eskaintza egingo dute Marxen eta Leninen omenez auzoan jarritako eskulturan. Amaitzeko bazkari herrikoia egingo dute Sokabin, prezioa merkean.