Mumia Abu-Jamal-en aldeko manifestua eta ekimenak aurkeztu dituzte.
Leer el manifiesto en castellano
Prentsaurrekoan, Bilboko Erriberako Zubian, datozen asteotarako ekimen ezberdinak aurkeztu dituzte, Aldarrikapena irakurriz.
Kanpainaren abiapuntua Mumiaren atxiloketaren eta espetxeratzearen 30. urteurrena da, fartsa bat izan zen epaiketa arrazista baten. Mumia Abu-Jamal Estatu Batuetan Heriotzaren Korridorean 30 urte daramatzan preso politiko afroamerikarraren aldeko mugimendu berria aurkeztu egin du, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak ekimenak.
Abenduaren 9an, Mumiaren atxiloketaren egunean, bere aldeko Ekintza Globalerako eguna bihurtuko da. Bilbon, “Nire bizi osoa espetxean” dokumentala hiru tokitan proiektatuko da dokumentala: Alde Zaharrean Gatazkan, Deustuko Gazte Lokalean eta Iralako Izar Beltz Ateneoan. Hurrengo egunean, abenduaren 10an, Bilboko Erriberako Zubian Elkarretaratze bat egingo dugu, musikarekin, graffitiekin, informazio banaketarekin eta zubiaren izen aldaketa sinbolikoarekin, alegia Mumia Abu-Jamal Zubia izenpetuz.