Leer el texto en castellano
Libian izan den eraso inperialista salatzeko Bilbon (Plaza Biribilean 19:30etan), Gasteizen (Korreosen aurrean 19:30etan) eta Altsasun (19:30etan) elkarretaratzeak burutuko dira gaur.
Gaur, Irailak 19, 6 hilabete betetzen dira Libian interbentzia militarrari ekin zitzaionetik. Oraindik etenik ez duen gisa honetako zapalkuntzen aurrean ezin ditugunez begiak estali, honako hau jakinarazi nahi dizuegu.
Libiaren aurkako erasoak, gainerako hainbat erasok bezala, estatu inperialisten bete behar estrategikoak asetzea baino ez du desio, kasu honetan, prezio paregabean eta transnazionalen mesedetan petrolioa eta gasa bereganatuz. Honetaz gain, gainerako herrietan, Tunisia, Egipton, dauden aldaketa goseak baretzea eta batez ere herritarrak kontrolatzea dute xede, arma industriaren gora beherei eustearekin batera.