Leer el comunicado en castellano
Urte bete igaro den honetan Askapenaren aurkako operazio poliziala habian jarri zenetik, honakoa jakinarazi nahi dizuegu:
Lehenik eta behin gure elkartasunik beroena eta sentikorrena adierazi nahi genieke Gabi, Walter, Aritz, Unai eta Dabid-i, duela bi aste auziperatu eta orain epaiketaren zain dauden euskal internazionalistei.
Badakigu jakin Askapenaren aurkako sarekada eta ondorengo auziperaketa, orohar, herri mugimenduen aurkako estrategia errepresiboaren baitan kokatzen dela. Zoritxarrez ez da ez lehena, ez azkena izan berau, gure herri honen historiaren pasarte beltzean. Honetaz gain, herrion arteko elkartasuna eta xamurtasuna lantzea helburu duen internazionalismoa kolpatzea du xede. Hain justu, prozesu demokratikoaren baitan, Euskal Herriak elkartasuna jasotzeko inoiz baino premia gehiago duen garaiotan.