En castellano
CAM (Coordinadora arauco Malleco)-ko lau Preso Politiko Maputxeen gose grebak bere 75. Eguna beteko du gaur. Atzo mobilizazio 10. Eguna burutu zen, gose greba direnen senideek deituta, Walmapuko 6 hiritan eta Santiagon, hiriburuan.
Gose grebaren 73.egunean egindako azterketa medikuek diote grebalariak osasun egoera delikatuan direla. Felipe Kast ministroa otarteko bat jaten ari deneko argazkia argitaratu dute maputxe zenbait komunikabidek, Txileko gobernuaren utzikeria eta iseka islatu nahian.
Bestalde presoen senideek komunikatu publiko bat atera dute,justizia militarrak grebalariak absolbitzen zituen epaia Concepcion-eko epaitegiak berretsi izanaz poza agertzen zutelarik, eta Cañeteko epaiketa beharrezko bermeekin errepikatua izan dadin eskatuz, Ekainaren 2rako nazioarteari, Txileko gizarteari eta Maputxe Herriari mobilizatu dadin eskatuz.
Lorena Friesek, Txileko Giza eskubideen Institutu Nazionaleko zuzendariak gose grebalariei egindako bisitaren ostean, grebalariak larri direla eta euren eskakizunaren inguruan hartu beharreko erabakiak lasterrago egiteko eskatu zuen.