Martxelori elkarrizketa : Gazako sarraskia

Martxelo Askapenako kideari eginiko elkarrizketa duzue entzuteko moduan.Gazako sarraskiaren inguruan, orokorrean palestinarren egoera azaldu eta ia 200 elkarte palestinarrek eskatutako boikotaren, israeli boikotaren inguruan aritu zen halabediko adesalambrar irrtsaioan.

Internazionalismoaren aldeko manifestazioa, Munduko Barrikadak atalean

Urtarrilean, Askapenak Tas-Tas irratian hilabetero burutzen duen Munduko Barrikadak kolaborazioaren baitan, hilaren 31an deitu duten manifestazioari buruz hitz egin digu Ruben Sanchez-ek.

Entzun elkarrizketa hemen.

Bideoa, atxikimenduak... hor.

Manifestua... han.

 

 

Borroka garaia da. Israeli boikota!

Israel Gazako sarraskiarekin hasi zenetik, mobilizazio, komunikatu, prentsa ohar, iritzi artikulu, deialdi... asko ikusi ditugu.

Komunikabideek egunero hildako kopurua eta bonbaketen datu zaparradak zabaldu dituzte, eta horrek jendartearen sentsibilizazioa ekarri du. Tamalgarria bada ere, horrelako sarraski bat beharrezkoa izan da jendartearen haserrea piztu eta Israelen izaera zanpatzailea salatzeko.

Euskal herritarrok palestinarrekiko erakutsitako elkartasun internazionalista eredugarria izanda ere, uneari loturiko erantzun soil batean gelditzeko arriskua nabarmendu nahi dugu. Horrela izan ez dadin, Askapenetik gatazkaren erroak argitzeko beharra ikusten dugu.

Urtarrilaren 31rako atxikimenduak hazten doaz

U-31 larunbata

Bilbon Arriagan 19:30etan

Askapenak elkartasun internazionalistaren defentsan eta jardun horren kontrako kriminalizazioa salatzeko ateratako manifestuak gero eta atxikimendu gehiago hartu ditu:

Atxikimenduak:

Orriak