Askapena: “Erresistentzia helburu duen gobernu bat garatzea ekidin nahi du Israelek”

info7info7-Kalegorrian

Askapenako Martxelo Diazekin hitz egin dugu Israelek Gazan daraman erasoaldiaren inguruan. Azken erasoaren aurretik ere Gazan bizi zuten blokeo egoeraz eta nazioarteak azaldu duen hipokresiaz hitz egin digu. Datorren larunbatean 17:00etan manifestazioa deitu du Askapenak Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Bestalde Arbizuko udalak igandean 19:00etan deitu du elkartaratzea. Arbizu Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago.

entzun hemen.

50 AÑOS VENCIENDO

Fidel, Che y RaúlHan pasado 50 años desde aquel 1 de enero de 1959, cuando con la huida del dictador Batista triunfaba la Revolución en Cuba. Fidel Castro entraba triunfante en Santiago de Cuba donde le recibía el pueblo con alegría desbordada. A La Habana arribaron Camilo Cienfuegos y Che Guevara bajo el calor de una multitud que recibía a los comandantes del Ejército Rebelde. No fue hasta el 8 de enero cuando llegó Fidel a La Habana tras recorrer la isla, de oriente a occidente.  

Palestinako koiuntura-azterketa

Israeli boikotIsraelgo Armada Gazan burutzen ari den sarraskiak Estatu sionistaren benetako itxura eman du. Mundu osoko komunikabideetan azaldu dira Gazako biztanleek pairatzen duten egoera isladatzen duten irudiak. Baina Gazako hiritarren sufrimendua ez zen abenduaren 27an hasi. Urteak dira lurralde palestinar honek Israelen blokeo kriminala pairatzen duela.

Sakanan, Busturialdean eta Bilbon mobilizazio gehiago...

Altsasuko elkartaratzeaAurrera jarraitzen dute Euskal Herriko hainbat herritan Palestinarekin elkartasunez, sionismoari STOP aldarrikatzen ari diren mobilizazioak, guztiak Israeli Boikota egiteko deiaz lagundurik.

Bermioko maniferstaldia

Sakanan atzo 80 lagun batu ziren bertako gazte asanbladak eta Askapenak deituriko elkartaratzean. Busturialdean, berriz, Gernikatik Bermiora kotxe karabana egin zuten eta Bermion 150 lagunek manifestaldia eta ondoren ekitaldia egin zuten. (Beherago kronika duzue).

Bilboko manifestaldia

Azkenik Bilbon manifestaldi jendetsua egin zen (700 bat lagun) Arriagatik Moyuara arratsaldeko 19:00etan "Palestina Askatu" lelopean. Hainbat taldek batera babestuta egin zen aurrera (EHko arabiar komunitatea, EHko islamiar komunitatea, Askapena, Komite Internazionalistak, ELA LAB, STEI-LAS, AZRAF elkarte marrokiarra...).

Bukaeran denek adostutako testua letu zen, non erasoa salatu, Palestinari elkartasuna adierazi eta Nazioarteko pasibokeria eta konplizitatea salatzeaz gain, Israeli Boikota egitearen beharra azpimarratu zen. Argazkiak hemen ikusi ahal dituzue.

Orriak