Bidean da “Epaiketa politikoen aurrean Euskal Herriak bidelagun gaitu!” kanpaina

Duela hilabete aurkeztu genuen Euskal Herriaren Lagunek nazioartean egingo zuten kanpaina. Ordutik, ekimen batzuk egin dira hainbat lekutan: Erroman, Parisen eta Herrialde Katalanetan ain zuzen ere. Guzti hauetan parte hartu du Walter Askapenako Auziperatuak.

Erroman hasi zen kanpaina apirilaren 1ean. Bertan, elkartasun afari batekin eman zioten hasiera ekitaldiei Ex 51 gaztetxean. Apirilaren 2an hitzaldia eman zen Euskal Herriko epaiketa politikoen inguruan. Bertan, Walterrek, Marco Santopadrek, Karlos Garciak eta Uncasobascok hartu zuten parte. Dinamika guzti honi, elkartasunezko kontzertu batekin eman zioten amaiera, non Euskal Herriko El sonido de la metralla, Saskarrak eta Erromako No more lies taldeek parte hartu zuten.

Apirilaren 10 igandean, Nazioarteko Preso Politikoekiko elkartasun Astearen barruan, Euskal Errepresaliatu Politikoekiko “Elkartasun Eguna” ospatu zen, Pariseko Euskal Herriarekiko elkartasun komiteek antolatuta. Bertan, Janine Beyrie, Lorentxa Beyrieren amak, errepresaliatu politikoak aurkitzen diren egoeraz hitz egin zuen. Ondoren, “Desobedientzia: elkartasunetik konpromisora” dokumentala bota zen eta azkenik Walterrek, azken bost urteetan bizitako egoeraren berri eman zuen. Erabilitako lokalean, Luise Michel Espazioan, Euskal Errepresaliatu Politikoek egindako lanen erakusketa bat egin zuten.

Aurreko astean, Herrialde Katalanetan, hainbat hitzaldi eta herri bazkari bat egin ziren. Horien artean, Manresa, Vilanova eta Herrialde Katalanetako unibertsitate komunistan eman ziren hitzaldiak. Bartzelonako Gràcia auzoko La Barraqueta ateneo independentistan, berriz, herri bazkari bat egin zen, non bazkal osteko mahi inguru bat burutu zuten.

Hau hasiera besterik ez da izan, eta Maiatzerako hainbat ekimen daude prestatzen gure lagunak. Horien artean, “Desobedientzia: elkartasunetik Konpromisora” dokumentalaren aurkezpenekin jarraituko dute, hainbat itzaldi izango dira, eta “Basque Lives Matter” kanpainaren barruan salaketa ekimenak egingo dituzte. Denbora aurrera doan heinean hauen berri emanez joango gara.

Gure herriarekiko elkartasunak ez dezala izan etenik!

Brahim Saika sindikalista eta preso politiko sahararra torturatua izan eta zenbait egun gose greban izan ostean hil egin da

(abajo en castellano)

Askapenak gogor salatu nahi du BRAHIM SAIKA preso politiko sahararraren hilketa, eta era berean bere senideei zein saharar herriari gure elkartasun osoa adierazi nahi dizkiegu. Munduko preso politikoen egunaren atarian, ezbeharra jazo baitzen Saharan.

Joan zen ostiralean, apirilaren 16ean, apirilaren 1etik preso eta gose greban zen gaztea hil egin zen Maroko hegoaldeko Agadir hiriko ospitalean. Brahim Saika unibertsitaan lizentziatua eta Soziologia arloan masterra zuen gaztea, Saharar langabeen koordinadorako zuzendarietako bat zen. Gulemin hirian atxilotu zuten apirilaren 1ean, koordinadorak deitutako protesta baketsuetan parte hartzera zihoanean.

 

Venezuelarekiko espainiar injerentzia eta kriminalentzako Amnistia Legea salatzeko kontzentrazioa

28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten “Venezuela Aurrera” plataformak kontzentrazio-deia egin du, Bilboko Plaza Biribilean (Zirkularra, BBVA), “Venezuelarekin bat: Espainiar injerentziari Ez. No a la Ley de Impunidad!” lemapean, espainiar gobernuak eta hainbat indar politikok herri horretan eginiko esku-sartze neokolonialaren aurka.

Venezuelarekiko Mundu Mailako Elkartasun Akzio Egun honen markoan, kontzentrazio honetan, Euskal Herrian dagoen Iraultza Bolivartarrarekiko elkartasuna adierazgarri izan da.
 

Apirilak 17, nazioarteko preso politikoen eguna / 17 de abril, día internacional de pres@s polític@s

Apirilak 17a  preso politikoen nazioarteko eguna hain zuzen, egun esanguratsua da askatasunaren alde borrokan ari garen herri guztiontzat, baina baita elkartasun internazionalistaren baitan justizia eta askatasunaren alde dihardugunontzat ere. Azken batean, han eta hemen, errepresioak jo puntuan ezarri eta kartzelaratzen gaituen etsai beraren aurka indarrak batu eta aldarrikapen kolektibo gisan irudikatzeko eguna dugu berau, milaka etxeetako ohe eta bihotz hutsak saretu eta elkarren beroa sentitzerainoko oihartzun  ozen bakar bat osatuz.

(Abajo en castellano)

Orriak