Siria eta ekialde Hurbileko gatazka / Conflicto en Siria y Medio Oriente

MAITASUN OSOZ, AGUR ETA OHORE ANTTON!

Bizi oso bat emana munduko herri borrokalarien alboan. Euskal Herriaren aldeko borrokan lehen lerroan izan zaitugu lagun. Geroz eta helduago, geroz eta gogorrago eutsi diozu borrokaren gorriari. Borroka maitatuz eta maitasunez borrokatuz, munduko zapalduenekin batera amorerik eman ez duzun iraultzaile nekaezina izan zaitugu.

Askapenako kideok ere zure ondoan borrokatzeko parada ederra izan dugu. Brigaden formazio saioetan, hitzaldiak emanez, Askapenaren ekimenetan parte hartze zuzena izan duzu beti.  Bolivia, Venezuela, Palestina, Txetxenia, Kurdistan... etxekoak zenituen. Beraiekin batera sufritzen zenuen, gurekin batera borrokatu.

Agur eta Ohore Antton!

Izar berri bat piztu da Euskal Herriko zeru gainean!

Todo 11 tiene su 13

14 urte dira jada Venezuelako herri langilea kalera bota zenetik eta nazioarteko ultra-eskuinak antolaturiko kolpe saiakerari aurre egin ziola, munduko eskina hortan etengabeko borrokan emandako urteak izan dira 14 urte hauek baina eraso bortitzez beteriko urteak ere.

XX. mendearen bukaeran Venezuelan Iraultza bolibartarrak piztu zuen sua Latinoamerika eta Karibetik zabaldu zen eta, internazionalismoaren oinarriari jarraituz, hasiera bateko su isolatu hori sute indartsu bilakatu zen. Bolivian, Ekuadorren, Brasilen eta hainbat lekutan Estatu Batuen morroi ziren gobernuak erortzen joan ziren eta iraultza bolibartarren babesean gobernu aurrekoi berriak garatu ziren. Baina Hegoamerikan emandako aurrerapausu bakoitzak eskuin neolibaralaren erantzuna izan du, oligarkia lokalak hain zorrozki “defendatzen” duen sistema demokratikotik kanpoko erantzuna gainera.

Urte hauetan zoritxarrez inperialismoak mota guztitako Estatu kolpe eta kolpe saiakerak emateko gai dela erakutsi digu, era honetan estatu kolpe klasikoa, biguna, parlamentarioa eta beste hainbat adibide ezagutu izan ditugu. Ekuador, Bolivia, Paraguay, Honduras edo behin baino gehiagotan Venezuela bera honen adibide izan dira.

Behin Argentinako gobernua erorita, azken hilabeteetan inperialismoaren jo puntua Brasilen eta Venezuelan dagoela dirudi. Duela bi urte Venezuelan 43 hildako eragin zituen estatu kolpe saiakeraren bidetik aurrera egiten jarraitzen du hango oposizioa, eta Brasilen berriz, eskuinak bultzatutako auzi eskeak eta manifestazioak dira hango oligarkiak aukeratutako bidea.

Inperialismoak eragindako erasoak etengabeak eta latzak direla aski dakigu, baina 2002ko apirilaren 11n Venezuelan emandako kolpeak bi egun beranduago jaso zuen herriaren erantzun bortitzak asko ikasteko eman zuen mundo osoan. Inperialismoaren urrezko ametsa ametzgaizto bihurtu zuen apirilaren 13an kalera bota zen herri langileak, Chavezen mitoa handiagotu zen Estatu kolpe saiakera deuseztatu zen egun horretan eta betirako irakaspena apuntatu genuen iraultzaren liburu gorrian: Todo 11 tiene su 13.

Beraz, zalantza egun hauetan gure borrokan tinko mantendu gaitezen inoiz baino gehiago kontuan edukiko dugu Venezuelan 2002an sortutako esaera:

TODO 11 TIENE SU 13

GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!

GORA HERRI BOTEREA!!!

JO TA KE, IRABAZI ARTE!!!

Bodalo libre carajo!

Compañero Andrés Bodalo, ya llevas unos cuantos días en prisión y nosotras desde aquí, desde Euskal Herria, queremos mostrar nuestra solidaridad internacionalista hacia tu persona y las luchas que representas. Hace unos meses también dimos nuestro abrazo político a Francisco Molero así como a tantas personas del movimiento sindical y popular andaluz que están sufriendo la represión del Estado español.

 

Orriak