Madrileko herri epaiketa bideoa

Madrilen herri epaiketa pasa den irailaren 25ean burutu zuten. Bertan espaianir estatua kondenatu zuten herrien aurka burutako basakeria guztiengatik. Bideoan ikus dezakegun bezala eragile ezberdinek parte hartu zuten herri epaiketa honetan eta bereziki, auziperatua eta askapenarekiko, borroka internazionalistarekiko beraien elkartasun eta babesa adierazi zuten.

Herriak Libre eguna ospartuko dugu Nabaskoitzen urriaren 10ean

Askapena eta bere bost militanteen kontrako epaiketaren harira, urriaren 10an Herriak Libre Eguna antolatuko dute Nabaskoizen.

Bertan ekimen desberdinak izango dira jai giroa galdu gabe, erreibindikazio eta salaketa potente bat batean bihurtuko dute eguna. "Askapena aurrera!", "bostak libre!" ozen egingo dute aldarri eta estatu espainola internazionalismoan aritu diren erakunde zein militanteak epaitu, espetxeratu, zigortu, ilegalizatu edo kriminalizatzeko inongo zilegitasunik ez duela azpimarratuko dute. Debekatu eta zigortu nahi duten jarrera internazionalistabatetik Estatu Espainolaren ibilbide historikoa eta gaur egun mantentzen duen jarrera kriminala dela agerian utziko dute eta herri, pertsonak eta kulturak zapaltzeagatik, estatu espainola erruduna deklaratuko Nafarroako Pirineoan.

Tafallan ere jo puntuan jarriko dute Espainiar estatu inperialista

Euskal Herriako eta nazioarteko beste hamaika herritan egin ostean urriaren 10ean herri epaiketa burutuko dute Tafallan. Arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea eta herri epaiketa izango da.

Motorrak berotzeko, urriaren 7rako hitzaldi berezia antolatu dute. "De donde vienen los refugiados?" izenburupean, titularrak, sarea eta agenda politikoa astintzen ari den errefuxiatuen auziaz jardungo dute, begirada irudien gordintasunetik haratago, auziaren muinera joko dute.

Bestalde, urriaren 12an, Tafallako naiz gainontzeko herri epaiketa guztietako ondorioak batzeko Herri Libreen Martxan parte hartzeko deia egin dute. Martxan 12:00etan, Antoniutti parketik abiatutako da.

Parisen ere espainiar estatua epaitu zuten

Pariseko Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek iraila hasieran herri epaiketa burutu zuten eta oso osorik ikusgai dugu. Epaiketa irudikapen bat egin eta mahai gainean jarri zituzten Euskal Herriaren aurka espainiar estatu inperialistak urte luzeetan garatutako estrategia errepresibo guztiak. Baina baita gure herriaren autodeterminazio eskubidearen ukazioa edo eta eskubide linguistikoen zapalketa bera ere.

Orriak