EHL sareko lagunak ere urtarrilaren 10ean Bilbon izango dira

Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteetatik urtarrilaren 10ean euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea aldarrikatzeko manifestazioarekin bat egin eta bertan izango direla adierazi dute ondorengo mezuarekin.

(beherago gazteleraz, abajo en castellano)

Aurreko urrian Euskal Herriak bidelagun gaitu kanpaina aurkeztu genuen Leitzan, eta ordutik, Euskal Herriko errepresioaren aurpegi ezberdinak lantzen egon gara, nola epaiketa politikoak, dispertsioa, edo preso gaixoen egoera. Iniziatiba honetan, pasa den azaroaren 28an, hileko azken ostiraletan Euskal Herriko hiri eta herri gehieetan bezala, Euskal Preso Politikoen dispertsioaren amaiera exijitzeko kontzentrazioak egin genituen, duela 25 urte baino gehiagotik ezarria dena nahiz eta Euskal Herrian azkeneko garaian gatazka konpontzeko ematen ari diren pausoak emanda.

Brigadak15 aurkezpena burutu zuten Bilbon

Pasa den abenduaren 19an brigaden aurkezpena burutu zuten Bilboko alde zaharrean Askapenako kideek. Mural margoketa, kalejira internazionalista, musika eta pintxoak ez ziren falta izan aurkezpenean. 

Hemendik aurrera eta martxora bitarte, hileko azken ostegunetan hitzaldiak burutuko dituzte izen emate kanpaina honekin jarraitzeko pasa den urteko brigadisten parte hartzearekin. Saio guztiak Goizalde, Bilbo zaharreko tabernan izango dira. 

Lehen saioa urtarrilaren 29an izango da, bertan Argentina-Uruguayrako joandako lagunek beraien esperientzia azalduko dute. 

Animatu!

Urmiyeko kartzelako preso politiko kurduek 33 egunez burutu duten gose greba bertan behera uztea erabaki dute

Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenetik honakoa jakinarazi nahi dizuegu: Irango Kurdistanen dagoen Urmiyeko kartzelako preso politiko kurduek 33 egunez burutu duten gose greba bertan behera uztea erabaki dute gaur bertan. Kartzelako agintaritzatik bere eskaerak betetzeko konpromisoa lortu dute eta horrezkero bere protestaldia bertan behera uztea erabaki dute (atxikituta bidaltzen dugu preso politikoek kaleratu duten adierazpen laburra itzulita, helbide honetan irakurri daiteke ingelesez: http://rojhelat.info/en/?p=7992).
 
Horrez gero, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenako bi emakume kurduek Bilboko Plaza Biribilean burutzen ari ziren gose greba ere bertan behera uztea erabaki dute. Halere, bere horretan mantentzen dugu biharko (abenduak 24) deitu dugun elkarretaratzea Bilbon Plaza Biribilean arratsaldeko 18:00etan.
 
Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizuegu preso kurduen aldarrikapenei eman diezuen zabalkundeagatik

Agur eta ohore Aitziber


41 urte zituen Sarasolak, eta bi urte egin ditu gaixo. 1973an Tolosan jaioa, Iruñean bizi zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetatik Bilduko parlamentaria zen Nafarroan.

Euskalgintzan eginiko lan eta izandako jarreraz gain, borroka internazionalistarekin bat eginda 2006an Venezuelara antolatutako brigadan parte hartu zuten Aitziberrek. Joan etorriko herrion harremanetan sinetsi eta sare internazionalista eraikitzeko txinaurri lanean bere ekarpena eginez.

Orriak