EHL elkartasun sareko kideak ere dispertsioaren aurkako argi izpiarekin bat egin dute Bilbon

Aragoi, Italia, Andaluzia, Bretainia, Madrid, Paris eta Herrialde Katalanetatik  EHL sareko 90 bat kide etorri dira Bilbora babesa adierazi eta, beste behin, milaka herritarrekin batera kaleetan Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatzeko. Ahaztu gabe, etorri ezin izan duten gainontzeko elkartasun komite guztiak.

Aurreko urrian "Euskal Herriak bidelagun gaitu" kanpaina aurkeztu zuten Leitzan, eta ordutik, Euskal Herriko errepresioaren aurpegi ezberdinak lantzen egon dira, nola epaiketa politikoak, dispertsioa, edota preso gaixoen egoera. Iniziatiba honen baitan, besteak beste, pasa den azaroaren 28an, hileko azken ostiraletan Euskal Herriko hiri eta herri gehieetan bezala, Euskal Preso Politikoen dispertsioaren amaiera exijitzeko kontzentrazioak egin zituzten munduko hainbat hiritan.

Sakine, Fidan eta Leylaren erailketaren bigarren urteurrena oroitzeko elkarretaratzea Bilbon

Urtarrilaren 9an Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenak antolatuta elkarretaratzea burutuko da arratsaldeko 19:30etan Biribila plazan Sakine, Fidan eta Leylaren erailketaren bigarren urteurrena oroitzeko. 

Urtarrilaren 9an bi urte betetzen dira Sakine Cansız (Sara), Fidan Doğan (Rojbin) eta Leyla Şaylemez (Ronahî) borrokalari kurduak Parisen erail zituztela. Bi urte eta gero, ez da jakitera eman nor izan zen erailketa honen erantzulea, Turkiako gobernuko inteligentzia-zerbitzuen inplikazioa erakusten duten frogak egon arren. Eta bitartean, interés ekonomikoak eta politikoak bultzatuta, Frantziako gobernuak isilik dirau kontu honen inguruan.

Euskal Herriko BDZ kanpainaren atxikimenduak batzeko ataria jaio da: Yallah-eh.org

Ataria: www.yallah-eh.org

Euskal Herrian Boikot Desinbertsio eta Zigor kanpaina indartu eta atxikimenduak ikusgarri egiteko helburuarekin jaio da www.yallah-eh.org ataria.

Hamar urte betetzera doaz BDZ mugimenduak bere bidea ekin zuela. Presio ekimen bat dugu boikot kanpaina hau, harik eta estatu sionistak Arabiar lurren okupazioa eta kolonizazioa bertan behera utzi eta harresia eraitsi, Israelen bizi diren hiritar arabiar palestinarren oinarrizko eskubideak aitortu eta palestinar errefuxiatuek beren etxe eta jabetzetara itzultzeko eskubidea aitortu, babestu eta bultzatu arte garatuko dena.

Urtarrilaren 1eko egunsentiaren bila

*Julen Zulaika Askapenako kidearen iritzi artikulua

Gaurkoa bezalako egun batean, duela bi hamarkada pasatxo, ustekabean, Mexiko urte berriari ongi etorria ematen ari zen bitartean, zapatistek indarrez hartu zituzten Chiapasko hiririk garrantzitsuenak: San Cristóbal de Las Casas, Altamirano, Las Margaritas, Ocosingo, Oxchuc, Huixtán eta Chanal. Izan ere,  urtarrilaren 1ean NAFTA (Kanada, EEBB eta Mexikoren arteko merkatu libreko ituna)  abian jartzera zioan eta gisa honetan erakutsi zieten behean eta ezkerreko jendeek, lurraren koloreko herriek agintari ustelei euren mespretxua. Ordura arte mendebaldeko edo mendebaldarturiko herritarrentzat alfer eta ezjakin hutsak ziren haiek, historiaren gurpilari aurre hartu eta neoliberalismoaren estrategian pausu ezinbesteko bat zena salatu eta berau aldarazteko eginahaletan, gaur arte irauten duen erresistentziari eman zioten hasiera.

Urteotan ez dira gutxi aurpegia estalita emakume eta gizonek munduari irakatsitakoak, gurean ere haietako askok lekua behar lukete seguraski; herri boterea egunerokotasunean nola egiten duten bere, ama lurrarekiko harremana...  Gaurkoan baina,  hitzarmen hark  izaniko ondorioak aztertu eta batez ere,  honen aurrean emaniko erantzun eta  sortu diren dinamikak azpimarratzea dagokit.  Geu ere, EEBB eta EBen  artean TTIP deituriko itun  baten ateetan gauden honetan,  bateko eta besteko elite politiko  nahiz ekonomikoak ezkutuan negoziatzen ari direna egun.

Orriak