Palestinarekiko elkartasunez Euskal Herria kalera!

Estatu Sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militarraren aurrean Euskal Herrian kalera atera eta erasoa gogor salatzea dagokigu! Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa. Ezin dugu ikusle pasibo gisan geratu, Boikot Desinbertzio eta Zigorren kanpaina sakondu behar dugu, arloz arlo, sionismoak lekurik izan ez dezan gurean eta Palestinar herriari, bere askapen borrokan laguntzeko.

Beraz, ekin dezaiogun lanari, Euskal Herria kalera!

*Laster deialdi gehiago beraz ADI!

ANDOAIN

- Uztailak 11 ostirala, 18'00etan ELKARRETARATZEA. Bastero plazan

ORDIZIA

- Uztailak 11 ostirala, 19'00etan ELKARRETARATZEA. Ordiziako plazan

BILBO
- Uztailak 11 ostirala, 18:30. ELKARRETARATZEA "PREMIER" dendaren aurrean/Concentración frente a la tienda PREMIER. Calle Iparraguirre 39. Esta tienda comercializa productos de un laboratorio que está en un asentamiento ilegal (Kibbutz Kalya) ubicado al borde del Mar Muerto en territorio palestino ocupado.
- Uztailak 17 osteguna, 17:00etan MANIFESTAZIOA Arriagatik / Manifestación desde el Arriaga

GASTEIZ
-Uztailak 16 asteazkena,18:30etan ELKARRETARATZEA Andra Mari Zurian Concentración en la Virgen Blanca. De ahí partirá una kalejira hasta Mendizorroza (Protesta frente concierto al Noa)

IRUÑEA
-Uztailak 12 larunbata, 13:00etan ELKARRETARATZEA Gaztelu Plazan / Concentración en la Plaza del Castillo (Askapena, Internazionalistak Auzolanean)
-Uztailak 17 osteguna, 19:00. MANIFESTAZIOA, leku oraindik zehazteko dago / Manifestación, falta concretar el lugar de salida.

Euskal Herriko hainbat eragileok Palestinar herriaren aurkako Israelen erasoa salatzeko Bilbon manifestaziorako deialdia egin dugu

Dokumentu hau sinatzen dugun Euskal Herriko gizarte eragileok berriz erakutsi nahi dugu gure elkartasuna Palestinako herriarekin, egun hauetan indar israeldar okupatzaileen zigor kolektiboaren menpean dagoelarik, baita nazioarteko komunitateari exijitu Israelek Gazako herriari egindako beste eraso hau geldiarazteko, 98 palestinar hil eta 600 zaurituta suertatu eta gero; eta presioa egiteko Israelek 2006tik Gazari inposatutako blokeoa deuseztatzeko, bertoko biztanleentzako guztiz beharrezkoak diren botiken, materialen eta elikagaien urritasun latza eragiten baitu.

Israelek Nazioarteko Zuzenbidea bete dezan eta entitate sionistak inposatutako Apartheid sistema salatzeko asmoz, Euskal Herriko hainbat erakunde, jendarte mugimendu, sindikatu eta partidu politiko Boikot, Desinbertsioak eta Santzioak kanpaina egituratzen ari gara, munduko herriak inplikatzen saiatzen den ekimen bat, geuk baitugu palestinarrei ukatzen dieten ahotsa.

EH-Palestina sarearen erantzuna Noa abeslari israeldarrari

2014ko uztailaren 16an, Gasteizko jazzaldiaren egitarauaren barruan, Noa kantari israeldarra iragarrita dago. Horren aurrean Euskal Herriko hainbat kulturgile eta akademikok bat egin eta Noari, berari, gutun ireki bat helarazi zioten. Ekaina amaieran Noak erantzun egin zien Euskal Herriko kulturgileei ondorengo eskutitzarekin.

Eratzun horren aurrean, Euskal Herria-Palestina sareak ondorengo gogoera azaldu nahi dio euskal jendarteari:

Interbentzio Sionistaren aurrean, Palestina aurrera!

Beste behin ere, Estatu Sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militar baten aurrean gaude zoritxarrez. 1948ko okupaziotik bizirik dirauen zapalketa honetan, harresiak eta kolonia ilegalak eraiki, edo eta hilketak eta atxiloketak burutzen dituzten horiek, konponbiderako pausuak eman ordez, zapalkuntza inperialistan sakontzen jarraitzen dute. Oraingoan, 3 kolonoen auzia izan da erasoaren aitzakia, azken asteetako tentsio eta palestinarrak zatitu eta ahultzeko interesen azken trikimailua.

Honen aurrean AEB eta EBk beste aldera begiratzen jarraitzen dute, israeldarren basakeriei bizkar emanez . Komunikabide nagusiek berriz, herritarrak desinformatzen dihardute. Bi parte berdinen arteko gatazka bat bezala plazaratzen dute eta benetako errealitatea estali, Israelgo Estatu Sionistak palestinar herriarekin egiten duen etengabeko zapalkuntza kontuan hartu gabe, eta bide batez, erasoari sostengua emateko baldintzak sortuz.

Orriak