Noarekin bilera egin ostean Gasteizko Euskal Herria-Palestina saretik euskal jendarteari mezua

Gasteizko Euskal Herria-Palestina saretik euskal jendarteari:

Euskal Herria Palestina Sareko 4 kide bildu ginen ostegunean Noa kantaria eta Gil bere taldeko musikariarekin ia bi orduz. Bilera adeitsu joan zen.

Noa eta Gil beren jarrera eta ibilbidearen gainean luze eta zabal jardun zitzaizkigun. Beren bakearen aldeko konpromisoaz, beren jarrera politikoez, bai eta beren jarrerak defenditzeagatik Israelen bertan ultraeskuindarren aldetik pairatu behar izan dituzten eta pairatzen dituzten eraso eta bazterketaz. Geuk ez ditugunak ez zalantzan jartzen eta ez gutxiesten.

Ehundaka pertsona atera ziren kalera atzo Iruñean Palestinar herriaren alde

Atzo 19:00 eta 20:00 bitartean 1.000 lagun inguru erdi kiskalita zeuden Iruñeko erdiguneko kaleetara atera ginen (40 graduko sentsazio termikoa) Israelgo estatua salatu eta Palestinako herriari gure elkartasun osoa adierazteko. Aniztasuna azpimarragarria izan zen, oraingoan arabiar eta islamiar komunitateetako kideen presentzia urria izan zen arren. Aurretik, talde antolatzaileok (Askapena / Internazionalistak Auzolanean) ordu gutxitan behean agertzen diren 17 erakunde politiko, sindikal eta sozialen atxikimendua lortu genuen.

Bospasei komunikabide eta berri agentzia agertu ziren eta elkarrizketa labur batzuk ere egin ziren. Aurreko larunbateko elkarretaratzean ez bezala, atzokoan ehunka informazio-orri eta berripaper banatu eta mobilizazio osoan zehar indartsu oihukatu genuen. Amaieran, eransten dizuegun agiria irakurri zen Gazteluko plazako kioskotik eta partaideei egoeraren bilakaeraren berri izateko, BDZ kanpainarekin bat egiteko eta hemendik aurrera bultzatuko diren ekimenetan parte hartzeko dei egin zitzaien.

Palestinarekiko elkartasunez mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira Euskal Herrian

*Datozen ordu eta egunetarako deialdiak!

Atzoko egunez Bilbo, Iruñea, Donostia eta Tolosan manifestazioak eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan elkarretaratze eta ekimenak burutu ziren Palestinarekiko elkartasunez. Hemen irudi eta bideoa batzuk

Bilbon 2.500 lagun inguruk bere elkartasuna adierazi zioten Gazako herriari bereziki eta Palestina osoari oro har. "Stop al Genozidio en Gaza, Palestina Askatu, Israeli Boikot" zioen pankarta erraldoiak ireki zuen manifestizioa. Palestinaren aldeko oihuak eta Israeli Boikoten aldeko aldarrikapenak kaleak bete zituen Arriagatik Plaza Eliptikora egindako ibilbide osoan. Palestinako bandera ugari eta jendeak berak egindako kartelak ere ikusgai izan ziren. BILBOKO bideo eta argazkiak Raphael Tsavkko (@Tsavko) bidez

*Argazkiak: hemen

Israeli boikot aldarria bizirik Gasteizen

Palestinar herriak bizi duen egoeraren larritasuna salatzeko atzoko egunez Gasteizen elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa burutu zuten joaldunen laguntzaz Mendizorrotzararte. Izan ere bertan, Gasteizko Jazzaldian Noak,  Israelgo apartheid politikari zilegitasuna ematen dion abeslari israeldarrak parte hartu baitzuen. Horregatik Palestinar herriaren aldeko aldarriz eta Israeli Boikot oihuen artean Mendizorrotzan bigarren elkarretaratzea burutu zuten ehundaka lagunek.

Orriak