Gure gaitzespen sendoena adierazi nahi dugu lehenik, Odesan izaniko azken gertakarien aurrean, non, Kieveko gobernuaren aurkari ezkertiarrak eraikin batean inguratu(sindikatuen etxean), eta bizirik erailak izan ziren Pravy Sector-ek (Eskuindar Sektorea) gidaturiko faxista indarren eskutik. Hain zuzen, erakunde neonazi paramilitarra da berau, Estatu kolpean nagusitasunez esku hartu zuena, eta egungo sasi gobernuarekin harreman estua duena bestalde.
Pentsatzen dugu, kide antifaxista hauen hilketa zikoitza, hasi berri den gerra baten logikan kokatzen dela, Donest, Luhansk eta beste eskualde zenbaiten aurka gobernu kolpistak hasi duena, hain justu, gobernu berriari zilegitasunik ez baitiete ematen. Ultraeskuindarrek estatu kolpearen truke zenbait ministerio kargu bereganatu dituzten gobernua hau, EEBB eta euro inperialismoak ezarritako titere lanak ari da betetzen, eurak diseinatu, finantzatu, eta mediatikoki beharrezko zuten babesa eskaini ostean.