Sahara aurrera! Errepresioa eta kanporatzeekin amaitu!

Joan den urte amaieratik Saharar Herriak mobilizazioak areagotu dituen moduan, Marokok errepresioa ere areagotu egin du. Inguruabar horretan apirila hilabete gogorra izaten ari da Mendebaldeko Saharan. Azken egunotan hamaika delegazio izan dira Marokoko poliziaren eskutik lurraldetik bortizki kanporatuak, 30 lagunetik gora, horien artean Onintza Enbeita Amaiurko diputatua. Apirilaren 15 eta 20 bitartean Emakume Sahararren Erresistentzia Babesteko Nazioarteko II.Konferentzia ziren burutzekoak El Aaiun hirian, nazioarteko emakume ugarirekin batera, baina dirudienez Marokoko agintariek, hori oztopatu nahiean, delegaritzak kanporatzeko hautua egin dute. Delegazio batzuei ez diete lurraldera sartzen utzi ere egin, beste zenbait gogorki kanporatuak izan dira (Aragoi edo Kataluniako delegazioak kasu).

Eraso Inperialistarik ez Gernikan ez Inon!

* Beherago gazteleraz

Duela 77 urteko apirilaren 26a dakargu gogora, Condor Legio alemaniarrak eta Italiako Aviacion Legionariak Gernika erasotu zutenekoa. Hilabete lehenago, martxoaren 31an, Durango ere ia 300 hildako utzi zituen bonbardaketaren xede izana zen. Ekintzok Faxismoak Europa mailan antolatutako ofentsibaren parte ziren, Estatu Espainolean II. Errepublikaren kontrako 1936.eko uztailaren 18ko Estatu Kolpearekin adierazi ofentsiba. Gaur gogora dakartzagun ekintza hauek inperialismoaren aurpegirik belikoena agerrarazten dute, Faxismoa hain zuzen, biziraun nahi duen gizarte atzerakoi baten azken baliabidea hura zalantzan jartzen duen eredu berri baten aurrean, jaiotzen ari den gizarte berri bat, kapitalismoa politikokiko, ekonomikoki eta sozialki arbuiatzen duena.

Dick Emanuelsson:"Nik kontatu dudan errealitatea ez da sekula prentsa korporatiboan agertu izan"

*Goiena.net eta mondraberri.com atariek egindako kroniketatik ateratako kronika eta bideoa

Dick Emanuelsson kazetari suediarra Arrasateko Irati tabernan izan zen atzo Arrasateko Askapenak eta Irati tabernak antolatuta. Haren emazte Mirian Emanuelssonekin batera Hegoamerikan zehar eta bereziki Kolonbian egindako lana oinarri hartuta “Construyendo caminos hacia la nueva Colombia” hitzaldi interesgarria eskaini zuen.

Kolonbiako egungo testuinguru politikoa eta Habanako bakerako elkarrizketak.

Kolonbiara 1980an iritsi zen eta berataz maitemindu zela azaldu zigun. "Hainbat diktadurek zigortutako herria da, oraindik ere horrela jarraitzen duena. Oso herri zintzoa eta borrokalaria da, eta hainbat lezio eman ditu. Horregatik Kolonbia bigarren aberri bat da niretzako". 30 urte luzez makina bat erreportaje egin ditu, betiere Hegoamerikako herrien borrokaren ikuspegitik: "Nik kontatu dudan errealitatea ez da sekula prentsa korporatiboan agertu izan. Zentzu horretan nire erreportajeak oso gaizki ikusiak izan dira botere faktikoen ikuspegitik eta horregatik heriotza mehatxua izan nuen 2005. urte osoan zehar". Dick Emanuelsson Kolonbiatik irten behar izan zuen mehatxu hauengatik. Halaber, eskumako gobernuen presioa jasan ohi dute.

Preso Maputxeak berriro gose greba, ataka berria Estatuarentzat

Gaur zortzi ekin diote Angoleko kartzelako lau preso maputxek gose grebari.

Maputxe herriaren askatasunaren aldeko mugimenduak indarrean darrai, duela hamarkada batzuk estrategi berri baten ardatz modura Coordinadora Arauco Malleco (CAM) erakundeak maputxe herriari estatu txiletarrak lapurtutako lurraldeen okupazio, berreskurapena eta kontrola aldarrikatu zuen. Berriki, Matias Katrileo maputxea okupazio batean erahil zuten lurralde berean, enfrentamendu berri bat eman da poliziarekin inguruko maputxeek lurrak berriro okupatzera zihoazenean. Emaitza maputxe biren atxiloketa eta kartzelaratzea.

Orriak