Submitted by admin on Al, 2013/07/15 - 13:23
Gure brigadaren jardunak aurrera darrai bertako eragile ezberdin eta anitzekin bilduz.
Bilera hauetan Mendebaldeko Saharak (MS) Marokoren okupaziopean jasaten duen zapalkuntza eta errepresioaren berri jasotzeaz gain, arloka eta beti ere klandestinitatean antolatzen ari den herri bizi baten testigantza zuzena jasotzen ari gara. Era berean, geuk ere Euskal Herriko borroka ezberdinen berri ematen diegu bertako erakundeei, gure herriaren argazkitxo bat izan dezaten.
Salatu beharra dago une oro marokoar polizia sekretuak gure mugimendu eta bilerak kontrolatzen dituela. Hain da nabaria presentzia poliziala, gure itzala den polizia izen interkulturalarekin ironikoki “bataiatu” dugun: habibi txakurra, txakur maitea, alegia.
Submitted by admin on Az, 2013/07/10 - 20:59
Bolibiara abiatu den brigadak lehenengo kronika bidali digu eta bertan lehenengo bi egunetan ikusitakoa plazaratzen digute.
Uztailaren 4an, Santa Cruz hirian hitzaldi interesgarri baten lekukoak izan dira eta hurrengo egunean eta lankidetza sustatzeko erakunde baten ordezkariarekin batzartu dira.
Foro publikoa: ¿Modelos de desarrollo?
Límites, propuestas y alternativas
Hizlariak: Jorge Ávila (Cámara Forestal de Bolivia), Edilberto Osinaga (Cámara Agropecuaria de Oriente), Cliver Rocha (Autoridad Bosque Tierra), Eduardo Gudynas (CLAES).
Jorge Ávilak Santa Cruzeko basoen inguruko datuak eman ditu eta hauen erabilpenari buruzkoak baita ere. Estatuaren politika zentralista salatu du eta bere aldarrikapenen artean basoen eremu landaketa komertzialak bultzatzea izan da bere ideia nagusia.
Submitted by admin on Az, 2013/07/10 - 10:36
Submitted by admin on Ar, 2013/07/09 - 06:32
Uztailaren 2ko goizaldeko ordu bietan heldu ginen Marrakecheko CTM autobus geltokira, Loiun hegazkina hartu eta lau ordura.
Bertan, El Aaiun izena entzutetik makal antzeztutako normaltasun batez saldu zizkiguten txartelak, eta abiatu ginen. Bidaiak iraun zituen 14 orduetan bi faktoreren arteko erlazio deigarria agertu eta berresten zitzaigun: gure jomugarako kilometroak gutxitu ahala areagotzen ziren Marokoar okupazio indarren kontrolak. Kontrol horietan gu ginen identifikatu bakarrak, atzerritar lekuko deserosotzat dutelako marokoarrek Mendebaldeko Saharara hurbiltzen den kanpotar oro. Marokoko erregearen argazkiak, aldiz, konstante bat ziren, nonahi.
El Aaiuneko sarrerako kontrolean handik alde egiteko gogo bezainbeste zalantzarekin 40 minutu igaro ondoren pasatzen utzi ziguten, eta, ez iruditu arren, 200.000 biztanle dituen hiri honetan sartu ginen. Lehen inpresioa ematearren, El Aaiun hiri utzia dela esango genuke. Utziak daude espaloi hondatuak, utziak kaleetako zaborrak.
Orriak