Mar de plata, Argentinako azken geldialdia

Rosario eta Cordobako esperientzia, labur bezain intentsoak bizi ostean, Mar del Plataraino iritsi ziren brigada kideak. Bertan, egonaldia laburra egin bazuten ere, etekin handia atera ziotela azaldu digute. Hemen irakurgai duzu kronika:

Irrati komunitario bitan elkarrizketatu gintuzten (La Revuelta) eta Colectivo Audiovisual Raymundo Gleyzer-ek bideoa grabatu zigun. Gainera, Vía Orgánica –okupatutako gune batean dauden ortuak– ezagutzeko aukera eduki genuen. Esan beharra dago egitasmo horrek harrera bikaina izan duela hirian, eta, gaur egun, elikadura-burujabetza lantzen dutela lehen hezkuntzako ikasleekin.

Sahara okupatutik kanporatutako brigadistek protesta egingo dute Frantziar eta Espainiar enbaxadetan

Iada egun batzuk pasatu dira mendebaldeko Saharatik zazpi brigadistak kanporatu gintuztenetik. Jasotakoei erantzuteko brigadako kideok erabakia hartu dugu Marokoko Rabat hiriburuan dauden Frantziar eta Espainiar enbaxadetara joan eta bertan protesta egin zein kexa formal bat aurkezteko.

Norma Morroniren elkartasun mezua euskal militante internazionalistei

Gaur Norma Morroniren mezu hau jaso dugu, urrian epaituak izango diren euskal militante internazionalistentzako elkartasun mezua. Gaur, Filtroko gertaeraren, Roberto Facal eta Fernando Morroniren erailketaren 21. urteurrenean, mezu hau elkartasun internazionalistaren indarraren isla da.

Saharara joandako beste bi brigadista ere bortizki kanporatu zituen atzo Marokoko poliziak

Atzoko arratsaldean Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.

Kanporaketa berri hau salatu nahi dugu Askapenatik. Aste beteko epean Marokoko gobernuak 7 euskal herritar kanporatu ditu. Pasa den urteko hiru brigadak kontuan hartuz 21 euskal brigadista kanporatu ditu azken bi udaran. 

Kanporatuak izan baino lehenago ateratako argazkia, saharauien etxean

Lan politiko eta internazionalistari oztopoak jarri nahi dizkiotela argi erakutsi du Marokoar gobernuak, baina ez gaude prest gure brigadak gelditzeko! Ez dugu Sahararekiko gure elkartasun eta konpromisoa eteten utziko! Indar, amorru eta konbikzio handiagoz oihukatuko dugu orain: Sahara Libre! Sahara Hurra! 

Orriak