Euskal Herrititik ere #AlfonLibertad aldarriarekin bat

Atzo goizean jakin genuen Auzitegi Gorenak, Alfonen aurkako lau urteko espetxe zigorra berretsi zuela eta espetxeratzea agindua eman zuela. Arratsaldean, sare sozialen bitartez Madrilen, Vallekasen #MuroHumanoAlfon antolatu zuten, kide eta bizilagunari babesa emateko. Iluntzean atxilotu zuten Alfon. Euskal Herritik, bertan ezin egon ez, baina hamaika elkartasun mezu zabaldu ziren sarean. Hemen bilduma txiki bat:

#AlfonLibertad

Gaur jakin da Auzitegi Gorenak Alfonen aurkako lau urteko zigorra berretsi eta espetxeratzeko agindua eman duela. Askapenatik, kondena salatu eta gure elkartasun eta babes guztia Alfon gaztea eta bere senitartekoei.

Takbar Haddi ama eta Sahar herriarekin elkartasunez 24 orduko gose greba eta manifestazioak Bilbo eta Gasteizen

Takbar Haddi ama saharauiarekin elkartasunez, gose greba eta manifestazioak iragarrita daude datozen egunetarako Bilbo eta Gasteizen. Gaur bertan 24 orduko gose grebari hasiera eman zaio  Bilbon eta bihar, osteguna manifestazioa batekin amaiera emango zaio jardunaldiari. Gasteizen berriz, ostirala, ekainak 19an 11.30etan prentsaurrekoa izango da diputazio plazan eta haima bat jarriko da 24 ordutako baraualdia hasteko. Larunbatean berriz, hilak 20, 12:30etan manifestazioa izango da korreosen hasita.

Mohamed Lamin Haidala gazte sahararra mediku, polizia eta buruzagi marokiarren eskuetan jasotako erailketa salatzeko eta hilotza bueltatzea exijitzeko Takber Haddi Mohameden ama hilabetetik gorako gose greban dirau Kanariar Uharteetako Las Palmaseko marokiar kontsulatuaren aurrean. Hau dela eta, Euskal Herriko hainbat erakunde eta partidu politikok Bilboko saharar komunitatearekin batera 24 orduko baraualdi ekimenak egitera dei egin dugu.

Askapenako kideak Resistance Greziako festibalean izango gara

Beste urte batez, Grezian, “Resistance Festival” jardunaldiak ospatuko dira zortzigarren urtez jarraian, Atenaseko Nekazaritza Unibertsitatean ekainaren 19tik 21era. Eta Askapenako kideak beste hainbat eragile politiko, sozila eta sindikalekin batera bertan izango gara.

Festibal hau, Greziako zein kanpoko mugimenduen erreferente bilakatu da pixkanaka, etsai berdinen aurkako esperientzia eta iritzi trukaketa posible eginaz. Aurten gainera, kontuan izanda Grezian Gobernuan SYRIZA alderdi berria aurkitzen dela eta Nazioarteko Diru Funtsa, Europar Batasuna eta Europako Banku Zentralaren aldetik bizi duten mehatxu eta presio konstateak direla eta, festibala indar eta elkartasun bilgunea izatea nahi da.

Orriak